34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko otsailaren 7an hartua. Horren bidez ordezten dira Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazio batzordean Nafarroako Gobernuaren ordezkari izateko izendatutako zenbait kide eta batzordeko aholkulari iraunkorretako bat.

Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 2004-2009 bosturtekorako negoziazioa dela-eta, eta Nafarroako Gobernuaren 2007ko urriaren 27ko Erabakiaren bidez (2008ko urriaren 8ko Erabakiaren bidez aldatu zen), Nafarroako Gobernuak Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazio batzordean ordezkari izateko kideak, Parlamentuko taldeetako ordezkariak barne, izendatu ziren. Halaber, batzordeko aholkulari iraunkorrak izendatu ziren.

Egun, Hitzarmen Ekonomikoa gaurkotzen ari dira, 2010-2014 bosturterako.

Horretarako, batzordeburuak Parlamentuko taldeei eskatu zien ordezkari izanen duten pertsonaren berri emateko. Eskaera bete egin da eta, hortaz, bidezkoa da dagokion izendapena egitea.

Halaber, batzordeko aholkulari iraunkorretako bat ordeztu behar da, horren osaera Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egindako aldaketetara egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak hitzarmenaren negoziazio batzordean izanen dituen ordezkariak aldatzea, honelaxe:

-Yolanda Barcina Angulo andrea izendatu da "Unión del Pueblo Navarro" Parlamentuko taldeko ordezkari; Jaime Ignacio del Burgo Tajadura jauna ordeztuko du.

-José Andrés Burguete Torres jauna izendatu da "Convergencia de Demócratas de Navarra" Parlamentuko kideen elkartearen ordezkari; Juan Cruz Alli Aranguren jauna ordeztuko du.

2. Miren Maite Domínguez Muguiro andrea, Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria, izendatzea, Nafarroako Gobernuak batzordean aholkulari iraunkor izateko; Blas Los Arcos León jauna ordeztuko du.

3. Erabaki hau interesdunei, Parlamentuko taldeei eta Ekonomia Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1102375