34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko otsailaren 7an hartua, Raquel Errea Irisarri andrea Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko berraztertzeko errekurtsoari eta aurkaratze ekonomiko-administratiboei buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuaren 21. artikuluak ezartzen ditu Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa osatzeko eta haren kideak izendatzeko xedapenak.

Artikulu horren 4. zenbakiak ezartzen du auzitegiko idazkaria Nafarroako Gobernuak izendatuko duela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta, ondorio guztietarako, Foru Komunitateko Administrazioko atalburuen kategoria edukiko duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Raquel Errea Irisarri andrea Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkari izendatzea.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1102373