34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2011ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko plantilla organikoa.

Erabaki hori jendaurrean egonen da Zizur Nagusiko Udalaren Idazkaritzan, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuta, hamabost egun baliodunean (iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita), herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsi dela ulertuko da jendaurreko epea iragan ondoren.

Zizur Nagusian, 2011ko otsailaren 1ean.-Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1102382