34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2011ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren eta Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresaren artean sinatu beharreko kudeaketarako hirigintza hitzarmena, bai eta espedientea jendaurrean edukizea ere, hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, espedientea jendaurrean egonen da, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2011ko otsailaren 2an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1101934