34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

41/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dituena.

Europako Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 19an emandako 73/2009 (EE) Erregelamenduak, Europar Batasunaren nekazaritza politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzen araubideei aplikatu beharreko xedapen komunak ezartzen dituenak, 15. artikuluan, kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuaren elementuen artean, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du. Identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute, katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarritzat harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak baliatuz.

73/2009 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuari dagokionez, Batzordeak 2009ko azaroaren 30ean emandako 1122/2009 (EE) Erregelamenduan ezarri dira.

Nafarroako Foru Komunitatean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua arduratu da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) prestatzeaz. Horretarako, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin (NBEF) hitzarmena sinatu zuen, lan horri zegozkion baldintzak finkatzeko, betiere Estatu osorako erabilitako metodologiaren arabera.

Urriaren 29ko 2128/2004 Errege Dekretuak, nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema arautzen duenak, NELIGS delakoa Espainian aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta adierazten du sistema hori kudeaketarako baliabide gisa erabiliko dela kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuan eta Batasunaren nekazaritza politika bateratuko beste laguntza araubide batzuetan, azalerarekin zerikusia duten haietan, hain zuzen ere.

Errege dekretu horrek, 6. artikuluan, ezartzen du autonomia erkidegoak arduratuko direla NELIGS sistema ustiatu eta mantentzeaz, bakoitza bere lurraldean.

Nafarroako Foru Komunitatean horretarako ezarri ziren arauak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren maiatzaren 30eko 89/2005 Foru Aginduan garatu ziren, xedapen horrek Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen baititu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak onestea.

Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulaziorako arauak onesten dira, eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dira, foru agindu honen eranskinetan ageri diren moduan.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe uzten da 89/2005 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak emana, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dituena.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa, eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak

1. artikulua. Xedea.

Agindu honen xedea da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) aplikazio arauak eta ustiatze eta mantentze araubidea Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea, sistema horren aipamena egiten baita 2128/2004 Errege Dekretuan, nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema arautzen duen hartan.

2. artikulua. NELIGSen erabilera.

1. NELIGS izanen da kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuko nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen dena. Erregelamendu horren bidez Europar Batasunaren nekazaritza politika bateratuaren esparruan aplikagarri diren zuzeneko laguntzen araubideetako xedapen komunak ezarri eta nekazarientzako zenbait laguntza-araubide abiarazi ziren.

NELIGS sistema aplikatuko zaie honako araubide hauetan aurkezten diren laguntza eskaerei:

-Kudeaketa eta kontrolerako sistema integratua aplikagarri zaien araubideak, betiere 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

-Nekazaritzako lurzatien identifikazio sistemari dagokionez, kudeaketa eta kontroleko prozedurak sistema integratuarekin bateragarriak izan behar dituztenak, betiere 73/2009 (EE) Erregelamenduaren (EE) 26. artikuluan ezartzen denaren arabera.

-Azaleren aitorpena beharrezkoa den bestelako edozein laguntza-araubide, betiere Batasunaren nekazaritza politikaren esparruan.

-Bestelako edozein araubide, erregistro, katalogo edo erabilera, hala ezarriz gero.

2. Nolanahi dela, salbuespen gisa, lurralde aldaketen ondorioz edo behar bezala justifikatutako bestelako arrazoiengatik NELIGS erabili ezin den eskualdeetan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak erabakitzen ahalko du beste erreferentzia ofizial batzuk erabil daitezen, denbora batean, eskualde horietako nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko.

3. artikulua. NELIGSeko informazioa.

1. NELIGSeko informazioa publikoa da eta eskura dago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren web orrian (http://sigpac.navarra.es) edo Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioaren web orrian (http://sigpac.mapa.es/fega/visor).

2. Sistemak informazioa ematen du, Nafarroako Foru Komunitateko lurzati eta esparru guztien morfologiari, kokapenari, azalerari, erabilerari eta ustiapen sistemari (lehorrekoa/ureztaketakoa) buruz, bai eta esparru bakoitzaren batez besteko maldari buruz ere. NELIGSeko informazioak ez du inola ere eskubide partikularrik ez eratu ezta sortzen ere.

3. Lurzatien identifikazioa, azalera eta morfologia, urte bakoitzerako, katastroan aurreko urteko abenduaren 31n ageri diren berberak izanen dira. Dena dela, hiri eskualdeen kasuan, katastroko lurzati bat baino gehiago beren baitan biltzen dituzten NELIGS lurzatiak zehazten ahalko dira. Halaber, katastroan askoren aldaketa jasaten duten eskualdeetan eta lurzati antolamenduko prozesuak egiten ari direnetan, katastrotik aparteko beste sistemaren bat erabiltzen ahalko da lurzatiak identifikatzeko.

Definizioak:

-Lurzatia: etenik ez duen lur puska, NELIGSen grafikoki adierazia eta erreferentzia alfanumeriko bakar batez identifikatua.

-Esparrua: etenik ez duen lur puska, lurzati baten barrenean grafikoki adierazia, II. eranskinean aipatzen diren erabileretako bakar bat duela.

4. artikulua. NELIGS aldatzeko eskaerak.

1. NELIGSeko aldaketak aurkezteko, pertsona interesduntzat hartuko dira lurzatien jabe, katastroko titular edo maizter diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak, bai eta NELIGS esparruetan laborantzako lanak edo bazka-aprobetxamendua egiten duten gainerako guztiak ere, baldin eta esparru horiengatik, Batasunaren nekazaritza politikaren barrenean, laguntzarako eskabidea edo azaleren aitorpena aurkezten badute; edo pertsona horien legezko ordezkariak.

Interesdun guztiek aldaketarako eskabidea aurkezten ahalko dute, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari zuzendua, III. eranskinean heldu den ereduaren arabera beteta. Eredu hori http://sigpac.navarra.es web orritik inprimatzen ahal da.

Aldaketarako eskabideetan zehaztu beharko da zer motatako aldaketa eskatzen den, 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, data, pertsona interesdunaren eta legezko ordezkariaren (hala bada) izen-deiturak eta NAN/IFK, eta eskatzailearen sinadura.

2. Aldaketarako eskabideak aurkezteko epea izanen da, urtero, laguntzetarako eskabide bakarra, 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 19. artikuluan deskribatzen dena, aurkezteko ezartzen den epe berbera, aldaketak aurkezteko epea ere barne.

3. NELIGS aldatzeko eskabideak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztuko dira, haren eskualde bulegoetan eta arloetakoetan, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera baimendutako gainerako administrazio-erregistroetako edozeinetan.

4. Eskaera harturik, egiaztatuko da aurkeztutako dokumentazioa 6. artikuluan eskatzen dena dela. Dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta halaxe jakinaraziko zaiola.

5. artikulua. NELIGSen aldaketa motak.

Interesdunek aurkezten dituzten aldaketarako eskabideak mota hauetan sailkatuko dira:

-1. mota: erabilera aldaketa esparru oso batean, esleitutako erabilerarekin ados ez egoteagatik.

-2. mota: ustiapen sistemaren aldaketa (lehorrekoa/ureztaketakoa) esparru oso batean, esleitutako ustiapen sistemarekin ados ez egoteagatik.

-3. mota: esparru baten aldaketa, haren parte bati esleitutako erabilerarekin ados ez egoteagatik.

-4. mota: esparru baten aldaketa, haren parte bati esleitutako ustiapen sistemarekin (lehorrekoa/ureztaketakoa) ados ez egoteagatik.

-5. mota: lurzati baten bananketa, hirigune baten barrenean, nekazaritzako erabilera izateagatik.

-6. mota: NELIGS lurzati bat zehazten duten mugen aldaketa, katastroan ageri denarekin bat ez datozelako.

-7. mota: NELIGS lurzati baten mugak aldatu gabe, azalera aldatzea, lurzatiari okerreko azalera esleitu zaiolakoan.

-8. mota: beste aldaketa eskaera batzuk, aipatutakoetan sartzen ez direnak.

6. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Aldaketarako eskabideak tramitaziorako sarbidea izan dezan, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, interesdunaren NAN/IFKren fotokopia, salbu eta aurreko kanpainaren batean NELIGS aldatzeko eskatu bada (espedientearen erreferentzia eman behar da).

b) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, edo pertsona fisiko bat ordezkatzen badu, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta ordezkaritza frogatzeko agiria.

c) Bi kasuetan, pertsona interesdunaren interesa frogatzeko agiriak; gutxienez honako hauetako bat:

-Aurreko ekitaldiko laguntza eskabidearen fotokopia, edo Departamentuari informazio hori eskuratzeko baimena ematen dion agiria.

-Lurzati zedula, katastroko titularra edo jabea nor den erakusten duena, edo Departamentuari informazio hori eskuratzeko baimena ematen dion agiria.

-Salerosketako eskritura publikoa, jabetza erregistroko ohar soila, edo lurzatia erabiltzeko eskubidea frogatzen duten beste batzuk.

-Errentamendu kontratua, apartzeria kontratua, jabeak edo beste batzuek sinatutako agiri pribatua.

d) Proposatutako aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa, zeina, aldaketa motaren arabera, honako hau izanen baita:

-Kasu guztietan, web orriaren bidez lortutako irteera grafikoa, zeinean identifikatuko baita aldaketa hartuko duen esparrua, eta aldaketarako arrazoiaren azalpen labur bat.

-3., 4. eta 5. motetako aldaketetan, irteera grafikoari buruzko krokisa, non argi identifikatuko baita esparruko zein aldetan egin nahi den aldaketa.

-Landa-kontroleko akta baten kopia, aldaketa hartuko duen lurzatiarena, halakorik bada, edo akta horien erreferentzia.

-2. eta 4. motetako aldaketetan, katastroan ageri bada proposaturiko ustiapen sistema, katastroko frogagiria. Bestelako kasuetan, ustiapen sistemaren aldaketaren (lehorrekoa/ureztaketakoa) frogagiria, organo eskudunak egina.

-5. motako aldaketetan, lurzati zedula, informazio grafikoa eta deskribatzailea dituena.

-6. motako aldaketetan, proposatutako aldaketa erakusten duen lurzati zelula.

-7. motako aldaketetan, teknikari eskudun batek egindako txosten teknikoa, elkargo ofizialak ikus-onetsia.

-Aldaketaren xedea justifikatzen duten beste agiri batzuk.

7. artikulua. NELIGS aldatzeko eskaeren ebazpena.

1. eta 3. motetako aldaketetarako eskabideen kasuan, aldatu nahi den NELIGS erabilera Larrea (PS), Bazkalekua zuhaixkekin (PR), Bazkalekua arbolekin (PA) edo Oihana (FO) baldin bada eta oihan administrazio eskudunak mendi edo oihan lur gisa katalogatua badu, eskaerari ezetza emanen zaio, aipatu unitateak ez badu erabilera aldatzeko baimenik ematen.

1. eta 3. motetako aldaketetarako eskabideen kasuan, erabilera Mahastia (VI) baldin bada, edo mahastia beste zerbaitekin (mahastiaren eta fruta-arbolen elkarketa -VF-, mahastiaren eta olibadiaren elkarketa -VO- edo fruitu lehorren eta mahastiaren elkarketa -FV-), ebazpenean kontuan hartuko dira Mahastien Erregistroaren kudeaketan erabilitako irizpideak.

6. motako aldaketetarako eskabideak aurkezten direnean, aurreko urteko abenduaren 31 baino lehenagotik katastroan ageri direnak bakarrik onetsiko dira.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko ditu aldaketarako eskabideak, aurkezten diren egunetik hasi eta sei hilabeteko epean.

Onesten diren aldaketek ondorioak sortuko dituzte NELIGSen aldaketarako eskabidea aurkezten den urteko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere laguntzen onargarritasunerako gainerako irizpideak betetzen badira.

8. artikulua. NELIGSen eguneratze koordinatua.

NELIGSeko informazioaren eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Zerga Erregistroan nahiz kasuan kasuko udal katastroetan dagoen informazioaren arteko koherentzia bermatzeko xedez, ekitaldi bakoitzeko laguntzarako eskabide bakarra aurkezteko epea hasi baino lehen, NELIGSi gehituko zaizkio aurreko urtean aldaketa jasan duten Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Zerga Erregistroko katastroko lurzatien identifikazioa, morfologia eta ustiapen sistema (lehorrekoa/ureztaketakoa).

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Zerga Erregistroari eman beharko dio bere informazioen arabera lurzatietan gertatu diren labore edo aprobetxamendu aldaketen berri, katastroko informazioa eguneratzearren.

Era berean, NELIGSeko informazioaren eta Mahastien Erregistroko informazioaren arteko koherentzia bermatze aldera, Mahastien Erregistroko lurzatietan egiten diren aldaketak NELIGSen jasoko dira. NELIGSeko aldaketa batek mahastiren bati edo mahastiaren elkarketaren bati eragiten dionean, halaber, haren berri igorriko da Mahastien Erregistrora.

II. ERANSKINA

NELIGSen zehaztutako erabilerak

NELIGS ERABILERA

NELIGS ERABILERAREN KODEA

Ur-lasterrak eta urguneak

AG

Bideak

CA

Zitrikoak

CI

Eraikinak

ED

Oihana

FO

Fruta-arbolak

FY

Elkorrak

IM

Berotegiak eta plastikopeko laboreak

IV

Olibadia-Fruta-arbolak

OF

Olibadia

OV

Bazkalekua arbolekin

PA

Bazkalekua zuhaixkekin

PR

Larrea

PS

Lur goldagarria

TA

Baratzea

TH

Mahastia-Fruta-arbolak

VF

Mahastia

VI

Mahastia-Olibadia

VO

Eremu berrantolatua

ZC

Hirigunea

ZU

Eremu zentsuratua

ZV

Fruitu lehorrak

FS

Fruitu lehorrak eta olibadia

FL

Fruitu lehorrak eta mahastia

FV

Olibadia-Zitrikoak elkarketa

OC

Zitrikoak-Mahastia elkarketa

CV

Zitrikoak-Fruta-arbolak elkarketa

CF

Zitrikoak-Fruta oskoldunak elkarketa

CS

Fruta-arbolak-Fruta oskoldunak elkarketa

FF

III. ERANSKINA

Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) aldatzeko eskabidea

I. atala.

1.-Pertsona interesdunaren edo legezko ordezkariaren datuak.

DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA

IFZ/IFK

HELBIDEA

UDALERRIA

PROBINTZIA

P.K.

TELEFONOA

FAXA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IZEN-DEITURAK

IFZ

Pertsona interesduna:

[  ] Aitorpeneko titularra.

[  ] Jabea.

[  ] Katastroko titularra.

[  ] Maizterra.

[  ] Apartzeroa.

[  ] Bestelakoak:

ESKATZEN DUT

honekin batera doazen lurzatiei/esparruei buruz NELIGSen dagoena aldatzeko.

ADIERAZTEN DUT,

neu erantzule naizela, eskabide honetan eta eransten den dokumentazioan aipatzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

HITZ EMATEN DUT

administrazio eskudunari utziko diodala hark egokitzat jotzen dituen jarduketa guztiak egin ditzan, agiri honetan aipatzen diren datu guztiak egiaztatzearren.

Egiaztagiri hauek aurkezten ditut:

[  ] Interesdunaren NANa, eskatzailea pertsona fisikoa bada.

[  ] Legezko ordezkariaren NANa, eskatzailea pertsona juridikoa bada, edo pertsona fisiko bat ordezkatzen badu.

[  ] Ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

[  ] Aurreko ekitaldiko laguntza eskabidearen fotokopia, edo Departamentuari informazio hori eskuratzeko baimena ematen dion agiria.

[  ] Lurzati-zedula, katastroko titularra edo jabea nor den erakusten duena, edo Departamentuari informazio hori eskuratzeko baimena ematen dion agiria.

[  ] Salerosketako eskritura publikoa, jabetza erregistroko ohar soila, edo lurzatia erabiltzeko eskubidea frogatzen duten beste batzuk.

[  ] Errentamendu kontratua, apartzeria kontratua, jabeak edo beste batzuek sinatutako agiri pribatua.

[  ] Pertsona interesdunaren interesa frogatzen duen beste agiriren bat:

............................(e)n, .......(e)ko ..........................aren ......(e)an
Interesduna

 Sin.: ...........................................

II. atala

1.-Aldatu nahi den NELIGS lurzati edo esparruaren datuak.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

UREZTAKETA

ESPARRUA

ERAB. KOD.

ERABILERAREN DESKRIBAPENA

AZALERA (ha)

BATEZ BESTEKO MALDA (%)

.....................................

..............

..............

L/U

.................

.................

.........................................

..................

...............................

2.-Aldatu nahi den NELIGS esparruaren irteera grafikoa.

F1102177_0.pdf

3.-Aldaketaren arrazoia.

F1102177_1.pdf

4.-Eskatzen den aldaketa mota:

[  ] 1. Esparru oso baten erabilera aldatzea.

[  ] 2. Ustiapen sistema (lehorrekoa/ureztaketakoa) aldatzea esparru oso batean.

[  ] 3. Esparru baten zatiketa, erabilera aldatzeko haren parte batean.

[  ] 4. Esparru baten zatiketa, ustiapen sistema (lehorrekoa/ureztaketakoa) aldatzeko haren parte batean.

[  ] 5. Hirigunean kokatua dagoen lurzati bat izatea nekazaritzako erabilera duena.

[  ] 6. Morfologiaren aldaketa.

[  ] 7. Lurzatien azaleraren zenbakizko balioaren aldaketa, morfologiaren aldaketarik gabe.

[  ] 8. Beste aldaketa eskaera batzuk, aipatutakoetan sartzen ez direnak.

5.-Proposatzen den aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa:

[  ] Irteera grafikoa, aldatu gogo nahi den esparrua markatuta.

[  ] Irteera grafikoari buruzko krokisa, aldatu nahi den esparru zatia markatuta. (3., 4. eta 5. motak).

[  ] Ustiapen sistema (lehorrekoa/ureztaketakoa) aldatzeko baimena eman izanaren justifikazioa. (2. eta 4. motak).

[  ] Lurzati zedula, informazio grafikoa eta deskribatzailea dituena. (5. eta 6. motak).

[  ] Txosten teknikoa, teknikari eskudunak sinatu eta elkargo ofizialak ikus-onetsia. (7. mota).

[  ] Lurzati horri dagokion landako kontrolaren akta baten kopia, edo haren erreferentzia.

[  ] Bestelako egiaztagiriak: ........................................................................................................................................................................

 ...........(e)ko ........................................aren .......(e)an

 Sin.: .......................................... NAN/IFZ: ........................

Iragarkiaren kodea: F1102177