34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Transtxakain, S.L. Jarduera: tailer mekanikoa, berea. Tokia: Otsango industrialdea, 3; 2 poligonoa, 578. lurzatia.

Lesakan, 2011ko otsailaren 10ean.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1102600