34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua, Uharteko hiriguneko 1. poligonoko 86. lurzatian. Behin betiko onespena

2011ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zen Uharteko hiriguneko 1. poligonoko 86. lurzatiaren aldaketa xehakatuari dagokion dokumentua, M.ª Ángeles Aquerreta Biesak sustatua eta Carmen Lasa Anaut arkitektoak idatzia. 2010MPGO0002 espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 80.1. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, 79.3, 74, 81.1. artikuluei eta haiekin bat datozenei dagokienez, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

Testu arau-emailea

"2. Egungo baldintzak hirigintza aldetik.

1982ko Uharteko Hiri Antolamendurako egungo Plan Orokorraren arabera, lurzatia El Prado izeneko bizitegietako hiri-lurzoruaren J etxesailean dago. Hona datuak:

J etxesaila. Kokalekua:

Virgen Blanca-Pérez Goyena-Pilareko Andre Maria-Leandro Azcarate.

Lerrokadurak eta altuerak: lehendik daudenak.

Espailoiak eta gurpildunentzako gunea: PG-10 planoaren arabera.

Lurzatia etxesailaren hego-mendebaldean dago, Leandro Azcarate eta Pilareko Andre Maria kaleen arteko bidegurutzean, etxesailaren behealdeko ezker-izkinean.

3. Orubearen egungo egoera.

Dokumentuaren xede den orubeak 120,18 metro koadroko azalera du.

Orubean behe solairua duen eraikin bat dago, 42,93 metro koadro eraikiak dituena eta egoera txarrean dagoena, eta 77,25 metro koadro eraikiak dituen gune libre bat, erabilera zehatzik ez duena.

Egungo planeamenduaren arabera, orubeko azalera eraikigarria behe solairuan dagoena da -42,93 m²-, gaur egungo lerrokadurekin.

Egungo egoera 2. planoan (Araudia eta egungo egoera) islatuta dago.

4. Orubearentzat proposatzen den aldaketa.

Udalaren hirigintza antolamenduaren aldaketa xehakatua egiteko proposamena 35/2002 Foru Legeko 49. artikuluan (Hirigintzako antolamenduaren egiturazko determinazioak) ezarritakoaren arabera egin da.

Orubearen azalera: 120,18 m².

Lerrokadurak: Orubearen egungo mugak zehazten dituztenak.

3. planoaren (Aldaketa proposamena) eta Udal Planaren PG-10 planoaren arabera.

Gehieneko garaiera: beheko solairua. Orube osoan.

Beheko solairuaren altuera: Pilareko Andre Maria kaleko eraikinek, J etxesailean, zehazten dutena.

Espailoiak eta gurpildunentzako gunea: PG-10 planoan zehazten direnak.

Ez dira aldatzen. Bat datoz lurzatiaren mugarekin.

Erabilera: pribatua. Bizitegitarako jardueraren osagarria.

Inguruko etxebizitzei enbarazurik eraginen ez diena.

Proposaturiko aldaketaren helburua da lerrokadurak aldatzea eta bidea ematea behe solairuan eraikitzea lurzati osoan, hiri lurzoru finkatuan gauaturiko antzeko jarduketetan egin den moduan. Lurzatian dauden beste eraikinen behe solairuaren altuera mantenduko da."

Uharten, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1101944