34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

1/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2011ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 61.297,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 52.222,27 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko aldaketa, guztira: 612.513,20 euro.

GASTUAK:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 113.519,27 euro.

Gastuen aurrekontuko aldaketa, guztira: 113.519,27 euro.

Etxaurin, 2011ko otsailaren 1ean.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L1102080