34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udalaren Hirigintzako Plana. Jendaurreko epea berriz irekitzea

Lizarrako Udalak, 2011ko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen Udalaren Hirigintzako Plana jendaurrean paratzea, haren behin-behineko onespenari dagokion iragarkia hartu aurretik, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluarekin bat; erabaki horri jarraikiz, jakitera ematen da, eta adierazi espedientea, 2011ko otsailaren 8an talde prestatzaileak aurkeztutako dokumentazioa alegia, jendaurrean egonen dela hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; halaber, ohartarazten aipatu erabaki horren kontra ez dagoela errekurtsorik aurkezterik, tramite egintza baita.

Lizarran, 2011ko otsailaren 11n.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1102776