34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2011ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Udalak, 2011ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu dokumentua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1102259