34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Aurrekontuko 4/2010 eta 5/2010 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2011ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4/2010 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.463.62601 kontu-saila. Wifi eremu publikoa. Zenbatekoa: 3.418,62 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.75504 kontu-saila. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza (IKT). Zenbatekoa: 3.418,62 euro.

5/2010 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.432.62201 kontu-saila. Inguratzaile termikoa hobetzea udal eraikinean. Zenbatekoa: 5.015,01 euro.

FINANTZABIDEA:

-Diru-sarreretako 1.75505 kontu-saila. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza. Eragimen energetikoa. Zenbatekoa: 4.000 euro.

-Kreditua beheititzea gastuetako 1.432.21200 kontu-sailean (Eraikinak konpondu, mantendu eta zaintzea). Zenbatekoa: 1.015,01 euro.

Arasen, 2011ko otsailaren 3an.-Alkatea, Francisco Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1102081