34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

2011ko lan publikoaren eskaintza

Gaurko egunean eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluari abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eman dion idazketa berriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Alkatetza honek 2010eko otsailaren 2ko 46/2011 Ebazpena eman du. Hona hemen:

"Vianako Udalak 2011ko plantilla organikoa onetsi zuen 2010eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran.

Kontuan harturik: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluari abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eman dion idazketa berriaren arabera, alkatetzaren eskudantzien artean g) paragrafoa dagoela: "Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz...".

Kontuan harturik: Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 3. artikuluan ezartzen duela "Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena". Orobat, 2. atalean dio "Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden lanpostu guztiak sartuko dira enplegu eskaintzan, eta bertan adieraziko da zein diren urte horretan betetzeko daudenak eta zein aldi baterako hornitzekoak".

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluak emandako eskudantziei jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Vianako Udalaren lan publikoaren eskaintza onestea, 2011. urteari dagokiona, aurtengo plantilla organikoa, oraingo lanpostu huts guztiak dakartzana, onetsi ondoren.

2. Ondoren aipatzen diren lanpostuak 2011ko lan publikoaren eskaintzaren barnean beteko dira eta, hortaz, aurten abiarazi asmo dira haiek betetzeko hautaprobetarako prozesuak:

Lanpostuaren izena: ikastetxe publikoko eskolazaina. Kopurua: 1. Maila: D. Araubide juridikoa: Funtzionarioa.

Lanpostuaren izena: landazaina. Kopurua: 1. Maila: D. Araubide juridikoa: Funtzionarioa.

Lanpostuaren izena: zerb. anitz. enpleg. Kopurua: 1. Maila: D. Araubide juridikoa: Funtzionarioa.

3. Plantilla organikoan dauden beste lanpostu hutsei dagokienez, bete nahi dira, behin-behinekotasuna urritzeko eta ahalik eta jende gehien hartzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Vianan, 2011ko otsailaren 2an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1102010