34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Barasoainen eta Biurrunen instalazio elektrikoa jartzeko proiektuaren onespenari eta, zehazki, haren onura publikoa aitortzeari buruzko jendaurreko informazioaren iragarkiarena. SCE1094 espedientea.

Barasoainen eta Biurrunen instalazio elektrikoa jartzeko proiektuaren onespenari eta, zehazki, haren onura publikoa aitortzeari buruzko jendaurreko informazioaren iragarkian (SCE1094 espedientea), "Ukitutako ondasun eta eskubideak" eranskinean akats bat dagoela ikusirik, zerbait falta baita, bidezko da akats hori zuzentzea eta aipatu eranskinean jarraian adierazten dena sartzea. Jendaurreko informazioa 2011ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, 868. orrialdean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.

BARASOAINGO EREMU ESPERIMENTALAK
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

Tartea: A2.1-A1.2 arteko bidea, 10 m-koa. Udalerria: Barasoain. Poligonoa: 3. Lurzatia: 87. Azpilurzatia: A. Titularra: Indurain Flamarique M. Jesus. Lur mota: Lehorreko alorra. Ukitutako azalera m²: 416. Azalera, guztira m²: 68.441,14. Azken ukipena %: 0,61.

Iragarkiaren kodea: F1101928