29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2010eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, Angel Bengoecheak sustatua, 232. eta 234 lurzatiei dagokienez.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Urdazubin, 2010eko azaroaren 3an.-Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1101632