29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Erronkariko Udalaren egoitza elektronikoaren eta erregistro telematikoaren sorrera

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea bete nahian, eta gure herritarrak gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio sistema telematikoaz hornitu beharrez, Erronkariko Udaleko alkate udalburuak, indarra duen legeriak ematen dion eskumenaren indarrez, 46/2010 Ebazpena eman du gaurko datarekin. Hona hemen haren edukia:

EBATZI DUT

1. Erronkariko Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, dekretu honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, www.roncal.es helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Erronkariko Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea ebazpen hau eta Egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Erronkariko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Erronkariko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Erronkarin, 2010eko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, Agapito Boj Gárate.

ERANSKINA

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Erronkariko Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa www.roncal.es izanen da, Interneteko domeinu hori Erronkariko Udalaren jabetza baita.

Egoitza horren titularra Erronkariko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Alkatetza-Udalburutzak koordinatuta, Idazkaritza Nagusiaren bitartez.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, sarreren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.

3.-Prozedura elektronikoak.

Organo eskuduna den Alkatetza-Udalburutzaren zuzendaritza politiko-organikoaren menpean, Idazkaritza Nagusiaren bitartez, kanal telematikoarekin kudea daitezkeen prozedurak zehaztuko eta argitaratuko dira.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Iragarkiaren kodea: L1101493