29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Irunberriko Udal Planeko eta Plan Partzialeko aldaketa,
1. sektorean (6. banaketa eremua). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2011ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko eta Plan Partzialeko aldaketa, 1. setroreari dagokiona (6. banaketa eremua), Irunberriko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2011ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1101464