29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2. poligonoko 160. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2011ko urtarrilaren 21eko 21/11 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Katastroko 2. poligonoko 160. lurzatiaren xehetasun azterlana (testu bategina), Prosys, S.L.k sustatua, Agustín Beorlegui Rodríguez arkitektoak prestatua eta EHAEOko Nafarroako ordezkaritzak 2010eko abuztuaren 23an ikus-onetsia.

Kontsideratzen da arau izaera dutela justifikazioan biltzen diren alderdiek eta lurzatiaren barnean eraiki gogo diren etxebizitza bezainbat garaje-plaza sortzeari dagozkion objektuek, eta orobat lurzatiaren ingurua bere perimetro osoan berrurbanizatzeak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan izanen da interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen aurkezten ez badira, dokumentua behin betiko onetsitzat joko dela, jendaurreko epea iragate hutsagatik.

Larragan, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1101509