29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, Alkatetzak 2011ko urtarrilaren 28an eman 05/2011 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketarako hirigintzako hitzarmena, Adrián Arriazu Carcavillak sustatua, Udal Planeko UA 12.7 eremuaren %10eko nahitaezko lagapena dirutan emateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fontellasen, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1101637