29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 13koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko ThyssenKrupp Elevadores, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Iruñeko ThyssenKrupp Elevadores, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren, 2010ari dagokionaren, testua (kodea: 31008492012005), Erregistroan 2010eko abenduaren 9an sartu zena eta enpresaren legezko ordezkariek eta enpresako sindikatuen ordezkariek azaroaren 15ean sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzea.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 13an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

THYSSENKRUPP ELEVADORES, S.L. ENPRESAREN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATEN BERRIKUSPENAREN AKTA

Iruñean, 2010eko azaroaren 15ean, aldez aurretik horretarako deia eginda:

Enpresaren aldetik:

-Adolfo Barandalla Fernández jauna.

-Jesús Flamarique Izaguirre jauna.

Langileen ordezkaritzaren aldetik:

-Sergio de Cura Oneca jauna.

-Vicente Fernández Sesma jauna.

-Eduardo Pedrosa Olite jauna.

Eztabaidatu ondoren, erabaki da bi aldeek sinatutako hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspena egitea, 2009., 2010., 2011. eta 2012. urteetarako, ondokoaren arabera:

-2010. urtean.

22. artikulua. Soldatak eta berrikuspena. Behin-behineko KPIrik ez dagoenez, bi aldeek honako hau erabaki dute: %1eko behin-behineko igoera + enpresa akordioaren %0,30 = %1,30. Lansariaren taulak eguneratzeko oinarri gisa balioko du.

KPI errealaren datuak argitaraturik, ezarritako konturako kantitatea erregularizatu eginen da, goitik edo behetik: KPI erreala + enpresa akordioaren %0,30.

LANGILEEN LANSARIEN TAULAK. 2010. URTEA

KATEGORIA PROFESIONALAK

SOLDATA

Eguna

425 egun

(eurotan)

1.A MAILAKO OFIZIALA

57,64

1.B MAILAKO OFIZIALA

56,23

1.C MAILAKO OFIZIALA

54,83

2.A MAILAKO OFIZIALA

52,05

2.B MAILAKO OFIZIALA

50,61

2.C MAILAKO OFIZIALA

49,90

3.A MAILAKO OFIZIALA

49,21

3.B MAILAKO OFIZIALA

48,50

ENPLEGATUEN LANSARIEN TAULAK. 2010. URTEA

KATEGORIA PROFESIONALAK

SOLDATA

Hila

14 hilabete

(eurotan)

1.A MAILAKO OFIZIALA

1.873,59

1.B MAILAKO OFIZIALA

1.708,36

1.C MAILAKO OFIZIALA

1.662,38

2.A MAILAKO OFIZIALA

1.621,53

2.B MAILAKO OFIZIALA

1.537,32

ADMIN. LAGUNTZAILEA

1.515,15

Akordio hau gehiengo osoz onesten da.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilera bukatutzat eman da, aurretik akta hau irakurri eta aipatutako egunean aho batez onetsirik, hiru ale sinaturik, eta ondorio bakarraz.

Iragarkiaren kodea: F1100735