29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2011ko urtarrilaren 20ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, udalerriko jarduera ekonomikoen POL-2 lurzatikoa (katastroko 3. poligonoa, 85. lurzatia), Jesús de Pablo Martínezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2011ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L1101587