29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

824/2010 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, lur betalana egiteko, Larragako 10. poligonoko 1399. lurzatia berdintze aldera. Sustatzailea Tomás Lucea Díaz da.

2010eko abuztuaren 23an, untxi abeltegirako erabilitako lurzati batean lurra botatzeko baimena eskatu zen. B eta E barrutiak (lehorreko lurrak) eta A barrutiaren zati bat simaurra biltzeko erabiltzen ziren eta ez daude eraikuntzen maila berean (8 metro). Eremu horretan bota nahi da lurra, goi mailaraino iristeko. Bota beharreko lur bolumena 19.000 m³-koa da.

Jarduketaren ezaugarriak ikusirik, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C O) eranskinean dago sartuta. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Foru dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Espedientea osaturik dago eta nahikoa da, eta bertan dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, lur betelana egiteko, Larragako 10. poligonoko 1399. lurzatia berdintze aldera. Sustatzailea Tomás Lucea Díaz da.

2. Ingurumenari buruzko baldintza hauen mende egonen da baimena:

-Indusketako lur garbiak eta harriak soilik onartuko dira (LER 170504 kodea).

-Ez da ukituko udalaren 1408. lurzatiko landaredia.

-B eta E barrutiak eta A barrutiaren beheko zatia beteko dira; erreferentzia edo kota "0" gisa, 1405. lurzatirako sarbidea hartuko da.

-Sortzen den ezponda, gehienez ere, 2 metro garai izanen da eta 3H/2V-ko malda izanen du, eta birprofilatuko eta landare lurrez beteko da. Betelaneko maldatik gainazal naturaletara poliki igaroko da eta ez da ezpondarik sortuko, ez eta maldan etenak eginen dituzten ertzak ere.

-Betelanak errespetatuko du 1399. eta 1405. lurzatien arteko mugan dagoen erretena babesteko zerrenda (2 metro zabal).

-Sortzen den ezponda landareztatuko da, bertako espezie haziak ereinez.

-Lur biltegia ustiatu eta lehengoratzeko epea 2011ko ekainean bukatuko da.

3. Proiektua baimentzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, horiek konpondu edo murriztuko direla bermatzeko, kontuan izanik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 109. artikuluan ezarritakoa.

Fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, lanek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkeztu ahal izateko.

4. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazioek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumeneko Basozaintzari, Larragako Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abenduaren 30ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1100123