27. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko urtarrilaren 24an hartua, Erronkariko Pirinioetako (Nafarroa) Hiru Behien Zerga interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzen duena.

Kulturako zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 427/2010 Ebazpenaren bidez, Erronkariko Pirinioetako (Nafarroa) Hiru Behien Zerga interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen haren bidez, 30 egunez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatua) eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan interes kulturaleko ondasunen deklarazioak Nafarroako Gobernuaren erabakien bidez eginen dira.

Horrenbestez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoa betez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Erronkariko Pirinioetako (Nafarroa) Hiru Behien Zerga interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzea.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Azkoienen, 2011ko urtarrilaren 24an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1101285