249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 23koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iraizozko Grupo Fromageries Bel España, S.A.U. enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iraizozko Grupo Fromageries Bel España, S.A.U. enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31007952012000) aztertu da, Erregistro honetan 2011ko azaroaren 15ean sartu zena eta enpresaren lege eta sindikatu ordezkariek azaroaren 11n izenpetu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko azaroaren 23an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

GRUPO FROMAGERIES BEL ESPAÑA, S.L.REN IRAIZOZKO (NAFARROA) PRODUKZIO ZENTROAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA 2011-2013

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen honen bidez Grupo Fromageries Bel España S.A.ren Iraizozko (Nafarroa) produkzio zentroko lan harremanak arautuko dira.

2. artikulua. Langileria.

Hitzarmenak plantillako langile finko guztiengan izanen du eragina. Haien kategoria eta soldata maila I. eranskinean ageri dira. Iraupen zehatz bateko lan kontratua dutenen kasuan lan kontratuaren baldintza partikularrek aginduko dute eta gainerako langileentzat testu hau aplikatuko da eta, subsidiarioki, legezko edo arauzko gainerako xedapenak.

3. artikulua. Iraunaldia.

Sinatzen den egunean hartuko du indarra hitzarmenak, eta 2013ko abenduaren 31 arte iraunen du. Hala ere, baldintza ekonomikoek 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

Hitzarmenaren amaiera espresuki iragarritzat joko da 2013ko irailaren 30ean; hau da, mugaeguna baino hiru hilabete lehenago. Aldeek konpromisoa hartzen dute negoziazio batzordea urriaren 31 baino lehen eratzeko, eta hitzarmen berriaren negoziazioa 15 eguneko epean hasteko, negoziazio batzordea eratu ondotik, eta negoziazioari 8 hilabeteko epean bukaera emateko.

Negoziaziorako gehieneko epea igarotzen bada akordiorik lortu gabe, aldeek adosten dute, desadostasunak konpontzeko, Langileen Estatutuko 83. artikuluan aurreikusi diren Estatuko edo autonomia erkidegoen esparruko lanbide arteko akordioetan ezarritako prozedurei atxikiko zaizkiela, eta haien mende jarriko.

Hitzarmen hori indarrean izanen da hitzarmen berri batek ordezten ez duen bitartean.

4. artikulua. Konpentsazioa.

Hitzarmen honetan adostutako baldintza ekonomikoek eta lanekoek, orokorrean hartuta, lantokian aplikatzen diren guztiak konpentsatzen eta ordezten dituzte.

5. artikulua. Irenspena.

Hemen ituntzen diren kontzeptuak aldatu edo handitzen dituzten xedapen edo ebazpen guztiek eragina izanen dute, baldin eta urteko kopuruan hitzarmen honen kontzeptu guztien urteko guztirakoa gainditzen badute. Horrela izan ezik, hitzarmen honen barnean irentsitzat joko dira.

6. artikulua. Arau subsidiarioak.

Hitzarmen honetan arautu ez diren gaietan Esne eta Esneki Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboan xedatutakoari jarraituko zaio, eta hitzarmen horretan araurik izan ezean, Langileen Estatutuan eta hura garatzen duen araudian xedatutakoari.

Eta, gainera, alderdi sinatzaileek hitzarmen honi erantsi diote Esne eta Esneki Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboaren 49. artikuluko bigarren lerroaldea, Langileen Estatutuaren 15.1 b artikuluan araututako behin-behineko kontratuaren gehieneko iraupenari dagokiona, eta horrekin batera etorkizunean hura ordezka dezakeena.

7. artikulua. Osotasunarekiko lotura.

Itundutako baldintzek osotasun organiko eta zatiezina osatzen dute eta, bi alderdiek adierazten dutenez, hitzartutakoari eginiko loturek itundutako osotasunarekiko konpromiso izaera dute.

8. artikulua. Batzorde paritarioa.

Hitzarmena interpretatzeko batzorde paritario bat eratzen da, eta Langileen Estatutuen 85.3.h) artikuluan jasotako auziak ere interpretatuko ditu. Hitzarmen hau sinatu dutenen artetik, bi batzordekide sozialek eta enpresaren beste bi batzordekidek osatuko dute.

Aldeetako edozeinek hala eskatzen duenean bilduko da batzorde paritario hau, desadostasunak sortzen direnean (banakakoak edo kolektiboak), hitzarmen honen interpretazioari edo betetzeari buruz eta Langileen Estatutuen 85.3.h) artikuluan jasotako gainerako arloei buruz. Zazpi eguneko epean ebazpen bat hartu beharko dute.

Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten alderdietako baten kide guztien sinadurak bildu beharko dira.

Adostasunez konpondu beharko dira planteatutako auziak; bestela, laneko organismoen aurrean planteatzen ahalko dira.

Hitzarmena interpretatzeko edo aplikatzeko gatazkarik baldin badago, eskumena duen auzitegiko organoaren aurrean gatazka formalki planteatu aurretik esku hartu beharko du batzorde paritarioak.

II. KAPITULUA

Baldintza ekonomikoak

9. artikulua. Soldatak.

2011., 2012. eta 2013. urteetarako soldata igoera hauek adostu dira:

1) 2011. urtean:

-Hasierako igoera: %1,30eko igoera 2010eko abenduaren 31n indarra zuten soldaten gainean. Igoera horrek 2011ko urtarrilaren 1eko atzerako eragina izanen du. (%1,30eko hasierako igoera aplikatu ondoren, I. eranskinean ageri dira 14. artikuluan ezarritako lanaldian egiten den errendimendu normalari dagozkion urteko eskurapen gordinen taulak).

-Soldaten berrikuspena: 2011. urterako soldaten igoeran, bederen, urte horretako Estatuko KPI erreala eta 0,30 puntu gehiago bermatuko da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2011. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %1,30ekoa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2011. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,30 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko dira.

2) 2012. urtean:

-Hasierako igoera: 2012ko urtarrilaren 1ean, 2011ko abenduaren 31ko soldata indardunak eguneratuko dira, aurreko atalean adierazitako soldata berrikuspena aplikatu ondoren (bidezkoa balitz), 2011ko abenduaren 31n indarra duten soldatak 1,35 puntu gehituta ateratzen den portzentajean.

-Soldaten berrikuspena: 2012. urterako soldaten igoeran, urte horretako Estatuko KPI erreala eta 0,35 puntu gehiago bermatuko da gutxienez. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2012. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %1,35ekoa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2012. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,35 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko dira.

3) 2013. urtean:

-Hasierako igoera: 2013ko urtarrilaren 1ean, 2012ko abenduaren 31ko soldata indardunak eguneratuko dira, aurreko atalean adierazitako soldata berrikuspena aplikatu ondoren (bidezkoa balitz), 2012ko abenduaren 31n indarra duten soldatak 1,40 puntu gehituta ateratzen den portzentajean.

-Soldaten berrikuspena: 2013. urterako soldaten igoeran, urte horretako Estatuko KPI erreala eta 0,40 puntu gehiago bermatuko da gutxienez. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2013. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %1,40koa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2013. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,40 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko dira.

10. artikulua. Antzinatasuna.

Langile orok eskubidea izanen du antzinatasuneko osagarria kobratzeko, II. eranskinean ageri bezala, langile bakoitzaren kategoriari dagokion oinarrizko lansariaren gainean, era honetan:

-Hirurteko bat: %3.

-Bosturteko bat: %5.

-Zortziurteko bat: %8.

-Bi bosturteko: %15.

-Hiru bosturteko: %20.

-Lau bosturteko: %25.

-Bost bosturteko: %30.

eta horrela hurrengoetan ere, %5 gehituz bosturteko bakoitzean.

Osagarri hori enpresan sartu eta hilabetera hasiko da sorrarazten. Antzinatasun portzentajeak kalkulatzeko abiapuntu den oinarrizko lansaria 2010eko abenduaren 31n indarra zuten zenbatekoei dagokien oinarrizko lansaria izanen da, 2. eranskinean ageri dena.

Antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntu den oinarrizko lansariari aplikatuko zaion igoera aurreko 9. artikuluan izaera orokorrez ezarritako soldata igoera bera izanen da.

1) 2011. urtean:

-Hasierako igoera: %1,30eko igoera, 2010eko abenduaren 31n indarra zuen eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu zen oinarrizko lansariaren gainean. Igoerak 2011ko urtarrilaren 1eko atzerako eragina izanen du. (%1,30eko hasierako igoera gauzatu ondotik, II. eranskin bezala erantsi dira 2011. urteko antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntu den oinarrizko lansariaren taulak).

-Soldaten berrikuspena: 2011. urterako soldata igoera, 2010eko abenduaren 31n indarra zuen eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu zen oinarrizko lansariaren gainekoa, 2011ko Estatuko KPI erreala gehi 0,30 puntukoa gutxienez izanen dela bermatzen da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2011. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %1,30ekoa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartutako oinarrizko lansaria 2011. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,30 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko da.

2) 2012. urtean:

-Hasierako igoera: 2012ko urtarrilaren 1ean, 2011ko abenduaren 31n indarra zuten eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu ziren soldatak eguneratuko dira, 2011ko abenduaren 31n indarra zuten soldatak 1,35 puntu gehituta ateratzen den portzentajean.

-Soldaten berrikuspena: 2012. urterako soldata igoera, 2011ko abenduaren 31n indarra zuen eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu zen oinarrizko lansariaren gainekoa, 2012ko Estatuko KPI erreala gehi 0,35 puntukoa gutxienez izanen dela bermatzen da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2012. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %1,35ekoa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartutako oinarrizko lansaria 2012. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,35 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko da.

3) 2013. urtean:

-Hasierako igoera: 2013ko urtarrilaren 1ean, 2012ko abenduaren 31n indarra zuten eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu ziren oinarrizko lansariak eguneratuko dira, 2012ko abenduaren 31n indarra zuten soldatak 1,40 puntu gehituta ateratzen den portzentajean.

-Soldaten berrikuspena: 2013. urterako soldata igoera, 2012ko abenduaren 31n indarra zuen eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu zen oinarrizko lansariaren gainekoa, 2013ko Estatuko KPI erreala gehi 0,40 puntukoa gutxienez izanen dela bermatzen da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2013. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %1,40koa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartutako oinarrizko lansaria 2013. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,40 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko da.

11. artikulua. Hilabetetik gorako aldikako mugaeguneko sorrarazpenak.

Urtean hiru ordainsari izanen dira; hauek, hain zuzen:

-Mozkinen ordainsaria.

Bakoitzari dagokion 30 eguneko oinarrizko lansaria gehi antzinatasuna, urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordainduko dena.

-Uztaileko aparteko paga.

Bakoitzari dagokion 30 eguneko lansari gordina gehi antzinatasuna (I. eta II. eranskinak). Ordainsari hau ekaineko nominarekin batera ordainduko da.

-Abenduko aparteko ordainsaria.

Bakoitzari dagokion 30 eguneko soldata gordina gehi antzinatasuna (I. eta II. eranskinak).

Enpresan urtearen barnean hasten diren langileek edo urte horretan enpresa uzten dutenek ordainsari horiek jasoko dituzte baina lan egindako denboraren arabera hainbanatuta. Horretarako, hilabeteko zatia hilabete osoa bezala kontatuko da.

Eritasun, istripu edo amatasun bajan izandako langileek bakoitzari dagokion neurrian kobratuko dituzte ordainsari horiek, lanean aritu izan balira bezala.

12. artikulua. Goragoko kategoriako lanak.

Zerbitzu beharrak direla-eta, langile batek goragoko kategoriako lanak egiten baditu edo horrelakoak egitera aldatzen badute, honela ordainduko zaio:

-Eginkizun horietan 15 egun edo gutxiago arituz gero, goragoko kategoriari dagokion soldatarekiko diferentzia, hamabost egunekoa, kobratuko du langileak.

-Eginkizun horietan 15 egunetik 30era bitarte arituz gero, 30 eguneko soldata diferentzia ordainduko zaio langileari.

Kontroleko "parte" bat eginen da, goragoko kategoriako lanak egunero erregistratuko dituena.

Enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek goragoko kategoriako lanak erregulatuko dituzten arauak aztertzeko eta osatzeko konpromisoa hartu dute, bai eta maila igoerak ere, hitzarmena bukatu ondoren.

13. artikulua. Aparteko orduak.

Hitzarmen honetan finkatutako lanaldi arruntaren gehieneko iraupenaren gainetik egiten diren lan orduak aparteko ordutzat joko dira.

Kategoria eta antzinatasun bakoitzaren zenbatekoa IV. eranskinean ageri da.

Ordu arruntaren gainetik, kasuz kasu, portzentaje hauek ordainduko dira:

-Ordu arruntak: %75.

-22:00etatik 24:00ak artekoak: %100.

-Jaiegunetako orduak eta gaueko gainerakoak: %150.

Hitzarmena izenpetzen den egunetik hasita, Langileen Estatutuaren 35.5 artikuluan aurreikusitakoa betetzea erabaki da, eta, horrenbestez, aparteko orduen jarraipena eginen duen batzordea sortuko da. Ordu horien kalifikazioa (ezinbestekoak edo ohikoak) aztertzea izanen da haren eginbeharra, bai eta zergatiak eta kontratazio baten bidez ordezteko aukerak ere aztertzea.

14. artikulua. Goizeko seiak baino lehenagoko lanaren plusa.

"Goizeko seiak baino lehenagoko lanaren plusa" izenekoa ordainduko zaio instalazioak martxan jartzeko edo fabrikazio prozesuak hasteko lana gauez egiten duen langile orori, ordu edo zatiki bakoitzeko.

Plus horren zenbatekoa, lanbide kategoria bakoitzerako, honela kalkulatuko da:

Eguneko lansaria (=eguneko oinarrizko lansaria + eguneko lansariaren-osagarria + eguneko antzinatasuna) x %28.

Eguneko orduen batez bestekoa (6,29 ordu 2011n).

15. artikulua. Gaueko txandaren plusa.

Gaueko txandan aritzen diren langileek, ordutegi horretan benetan lan egindako gau bakoitzeko, 27,86 jasoko dituzte 2011n, 2001-03-13ko akordioko baldintzetan.

Hitzarmenak indarra duen gainerako urteetan, aipatutako zenbatekoa puntu bat igoko da aurrekoaren aldean. Nolanahi ere, urte bakoitzeko KPI erreala %1 baino gehiago bada, gorantz berrikusiko da, hain zuzen ere %1en eta behin betiko KPIaren arteko aldea.

Lansari kontzeptu hori ez da sartuko oporretako ordainsarian.

III. KAPITULUA

Lan baldintzak

16. artikulua. Lanaldia.

Hitzarmen honen eraginpeko lanaldi osoko langileek urtean lanordu hauek izanen dituzte:

-2011. urtea: benetako 1.718 lanordu urtean, gehi ogitarterako hamabost minutuko geldialdia lanegun bakoitzean; denbora hori presentzia denboratzat hartuko da eta, beraz, ez da ordainduko.

-2012. urtea: benetako 1.717 lanordu urtean, gehi ogitarterako hamabost minutuko geldialdia lanegun bakoitzean; denbora hori presentzia denboratzat hartuko da eta, beraz, ez da ordainduko.

-2010. urtea: benetako 1.716 lanordu urtean, gehi ogitarterako hamabost minutuko geldialdia lanegun bakoitzean; denbora hori presentzia denboratzat hartuko da eta, beraz, ez da ordainduko.

Produkzioko langileek bi geldialdi izanen dituzte egunean, 10 minutukoak; denbora hori benetako lan denboratzat hartuko da eta, beraz, ordaindua izanen da.

Geldialdi horiek ez dira aurreko lerroaldeetan aipatutako ogitarterako hamabost minutuko geldialdiak bezalakoak.

Lanaldi partzialeko edo lanaldi murriztuko produkzioko langileek ere geldialdi horiek izanen dituzte, baina euren benetako lanaldiaren proportzioan.

Hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzerako adostutako lanaldi murrizketa egin ondotik, goian aipatutako urteko lanaldiak eraturik, lanaldi murrizketatik ondorioztatzen diren orduekin urteko ordu poltsa bat eratuko da, "egutegia doitzeko orduak" izenekoa. Ordu horiek oporrekin bateratzen ahalko dira.

Era berean, doikuntzako ordu horiek urte naturalaren barnean hartu beharko dira, halatan non, urteko abenduaren 31rako hartu ezean, iraungitzat joko baitira ondorio guztietarako.

Espresuki ezarri da lanaldi partzialeko edo lanaldi murriztuko lan-kontratudunek ere doikuntzako ordu horiek izanen dituztela, euren lanaldiaren proportzioan.

17. artikulua. Oporrak.

Langile guztiek 26 laneguneko oporrak izanen dituzte urtean, edo urtetik beherako lanaldia izanez gero, horri dagokion zati proportzionala. Horretarako, urtearen abiapuntutzat uztaila hartuko da eta ekainaren 30a bukaeratzat.

Egun horien ordainsarian I. eranskinean aurreikusitako sorrarazpenak bilduko dira.

Oporrak hartzeko arauak gaur egun lantoki honetan indarra duen sisteman oinarritzen dira.

Oporrak bukatu eta kontaketa egitean inork ere ez du 2011rako ezarri diren 1.718 ordu baino gehiago edo gutxiago lan egin behar, ezta 2012rako ezarritako 1.717 ordu eta 2013rako ezarritako 1.716 ordu baino gehiago edo gutxiago ere. Gehiegizko edo gutxiegizko ordu horiek interesdunarekin adostuta konpentsatuko dira.

18. artikulua. Ordaindutako baimenak.

Langileak, aurretik abisatu eta justifikatuta, baimena izanen du lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidearekin, arrazoi hauetako bat dela medio:

1. Enplegatuaren ezkontza: 15 lanegun.

Langileak bere oporren kontura egunak metatzeko eskaera egin dezake, 10 lanegunera bitarte.

2. Emazteak haurra izanez gero: 4 egun natural

3. Heriotza:

a) Ezkontidearen eta seme-alaben heriotza: 6 egun natural.

b) Gurasoen edo aita-amaginarreben heriotza: 3 egun natural.

c) Anai-arreben edo koinata-koinatuen heriotza: 2 egun natural.

d) Aitona-amonen edo biloben heriotza: egun natural bat.

Horien heriotza 200 kilometrora edo urrunago gertatzen bada eta horregatik langileak bidaia egin beharra baldin badu, baimen hori bi egun luzatuko da.

4. Eritasun larriaren edo/eta ospitalizazioaren kasuan:

a) Ezkontidea eta seme-alabak: 3 egun natural.

b) Gurasoak edo aita-amaginarrebak: 2 egun natural.

c) Anai-arrebak eta konata-koinatuak: egun natural bat.

Horien eritasuna eta/edo ospitaleratzea 200 kilometrora edo urrunago gertatzen bada eta horregatik langileak bidaia egin beharra baldin badu, baimen hori bi egun luzatuko da.

Egoera bat "larria" dela kalifikatu ahal izateko irizpide hauei jarraituko zaie:

1. Sendagileak horrela adieraztea eta ziurtatzea.

2. Edo erietxean sartzean horrela dela adieraztea.

Alabaina, ospitalizazio kasuan ematen diren baimen egunak ezin dira ospitalean ematen den denbora baino gehiago izan.

5. Langilearen ezkontidearen eta harekin bizi diren seme-alaben kirurgia handi anbulatorioa: egun natural bat.

Ondorio horietarako, honako hau da ''kirurgia handi anbulatorioa'': anestesia orokorra edo gorputz atal batekoa beharrezkoa duen konplexutasun ertaineko prozedura kirurgikoa, zeinean pazienteak, denbora tarte zehaztu gabe baten ondoren, operazioko egun berean etxera itzultzen baitira.

Bi langilek baldin badute subjektu berarengatik baimen ordaindu horretaz baliatzeko eskubidea, bietako batek bakarrik izanen du baimena. Beste kasu batzuk:

6. Beste kasu batzuk:

a) Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben, koinatu-koinaten eta biloben ezkontza: egun natural bat.

b) Ohiko bizilekuz aldatzea, altzariak eraman beharrekoa: egun natural bat.

c) Publikoa edo pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko behar-beharrezkoa den denbora.

d) Osasun laguntza izateko: behar-beharrezkoa den denbora.

e) Hitzarmen kolektiboa negoziatzen den urteetan batzarretan parte hartzeko: 1,5 ordu.

f) Kudeaketa pertsonaletarako behar den denbora, gehienez ere 20 ordu urtean, kasu hauetan:

1. Zitazio judiziala.

2. Osasun kontsultara 16 urtetik beherako seme-alabak eramateko premia duten langileak.

Bi ezkontideek lantoki honetan lan egiten badute, horietako edozeinek izanen du baimena.

3. Gidabaimena ateratzeko azterketa egitera joateko.

4. Notariotzako zitazioa, elkarrekin joan beharrekoa.

Ezinbestekoa da baimena ematea dakarren egoera langilearen lanaldiaren barnean sortzea.

Enpresako zuzendaritza prest dago sor daitezkeen kasu bereziak aztertzeko, aurreko zerrendan agertu ez arren.

6. Enpresa batzordeko kideek 15 orduko kreditua izanen dute hilean, ordainduak, euren ordezkaritza lanetan erabiltzeko. Hala ere, aukera ematen da batzordeko kideen orduak kide baten edo batzuen esku uzteko, enpresa batzordeak hilabete lehenago eskatuta.

Artikulu honetako 2., 3., 4., 5. eta 6. epigrafeetan "ezkontidea" aipatzen den guztietan, balio berekoa izanen da langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsona, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira, eta betiere bizilekua duten herriko udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.

19. artikulua. Esnea ematea.

Langileek, Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bularra emateko baimena lanaldi osotan metatzen ahalko dute. Metaketa egunen kopurua kasu bakoitzean dagokiona izanen da, metaketaren konputurako erreferentzia gisa ordu bat hartuz benetako lanegun bakoitzeko, hau da, amatasunagatik kontratuan izandako etena bukatzen denetik haurrak bederatzi hilabete egin bitarte langileak egin beharko lukeen benetako lanegun bakoitzeko.

20. artikulua. Eszedentziak.

Langileek eskubidea izanen dute hiru urte bitarteko eszedentzia hartzeko, haur bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera fasean. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.

Eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, istripu edo eritasun baten ondorioz edo desgaitasunagatik bere kasa moldatzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen familiartekoren bat -odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara artekoa- zaindu behar duten langileek. Gehienez ere hiru urtekoa izanen da.

Hiru urte horietan lanpostua erreserbatua izanen dute.

21. artikulua. Lanaldi murriztua duten langileak.

Langileen Estatutuaren 37.5 eta 37.6 artikuluaren babesean, lanaldia murriztea eskatzen duten langileek, antolaketa arrazoiak direla-eta, euren lan araubidean segituko dute (txandak), baina lanaldia hasieran edo bukaeran murriztuta.

IV. KAPITULUA

Bestelako baldintza sozioekonomikoak

22. artikulua. Ordainsaria, laneko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuan.

Lan istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuan, benetako soldataren eta Ugazaben Mutualitateak erregelamenduz ematen duen kalte-ordainaren arteko diferentzia ordainduko du enpresak, istripuaren lehen egunetik hasita. Onura horiek aldi baterako ezintasun egoeraren gehienezko iraunaldian jasoko dira (gaur egun hemezortzi hilabete), non eta langilea ez den behin-behineko baliaezintasunera igarotzen edo ezintasun iraunkorrerako proposatzen ez duten.

23. artikulua. Ordainsaria, eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuan.

Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuan, langilearen kategoriari dagokion soldataren (I. eranskina) eta Gizarte Segurantzak erregelamenduz ematen duen prestazioaren arteko diferentzia ordainduko du enpresak, laneko bajako lehenbiziko egunetik hasita.

Hobekuntza horretarako baldintza da lantokiko absentismo indizeak, kontzeptu guztietan, ez dezala ehuneko lau eta erdia gainditu (%4,5), baja hartu aurreko hamabi hilabeteetan metatua.

Aipatutako %4,5 hori gainditzen bada, artikulu honetako aldi baterako ezintasun egoeran dauden guztiek enpresaren kargurako osagarria kobratzeari utziko diote, portzentaje hori gainditu dela egiaztatzen den hiletik beretik hasita, harik eta metatutako indizea %4,5etik jaitsi arte, ordutik aurrera hasiko baitira osagarria berriz kobratzen.

%4,5 horren kalkulurako plantilla osoa hartuko da kontuan, salbuespenik gabe.

Enpresak ahalmena du berak izendatutako medikuak azter dezan eria, bai kontsultan bai eriaren etxean, beharrezkotzat jotzen duen aldiro.

Absentismo tasa nabarmen gehitu denez gero, bi alderdiak ohartu dira horren gaineko azterketak, analisiak eta neurri zuzentzaileak hartu beharra dagoela, gehiegikeriak saihesteko.

Alde horretatik, elkarrekin lan egiteko borondatea adierazi dute, eta horretarako gai horretan espezializatuta dauden entitateen laguntza izaten ahal dute.

-Absentismoa kalkulatzeko modua:

Absentismo indizea =

Absentismo orduak x 100

Aurrekontu barneko orduak

Aurrekontu barneko orduak = Lan egin beharreko lanegunak x langileak x eguneko ordu kopurua.

Indizea kalkulatzerakoan eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuko orduak bakarrik joko dira "absentismoko ordutzat", honako hauek salbuetsiz: amatasun bajak, ospitalizazioko egunak eta sei hilabetetik gorako eritasunen eta lanetik kanpoko istripuen bajak, zazpigarren hilabetetik hasita (6 hilabete + egun bat).

Amatasun bajak eta hirurogei egunetik gorakoak (azken horiek 61. egunetik hasita) lehenbiziko lerroaldean adierazitako %100 kobratuko dute, absentismoaren indizea edozein dela ere.

Osagarri sisteman ondoren zehazten den salbuespena ezarri da, artikulu honetan azaldutako absentismo indizeak baldintzatua:

Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran dagoen langile batek ez badu baja prozesurik izan aldi baterako ezintasuna hasi aurreko hamabi hilabeteetan, bere kategoriari dagokion soldataren (1. eranskina) eta Gizarte Segurantzak erregelamenduz ematen duen prestazioaren arteko diferentzia kobratuko du laneko bajako lehenbiziko egunetik hasita, edozein dela ere une horretako absentismoaren indize orokorra.

Era berean, eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran dagoen langile batek ez badu baja prozesurik izan aldi baterako ezintasuna hasi aurreko bederatzi hilabeteetan, bere kategoriari dagokion soldataren (1. eranskina) eta Gizarte Segurantzak erregelamenduz ematen duen prestazioaren arteko diferentzia kobratuko du laneko bajako lehenbiziko egunetik hasita, baja hasten den hilabetean absentismoaren indize orokorrak %9a gainditzen ez badu.

Langilea bajan egon ez den hamabi edo bederatzi hilabeteen aldiak kalkulatzeko, aurreko baja bukatu zen egunean hasiko da konputua.

Enpresak zorrotz kontrolatuko ditu iruzurrezko bajak, kasu bakoitzean egokitzen diren ondorioekin.

24. artikulua. Eskolarako laguntza.

Eskolako adinean dauden seme-alaben ikasketak direla-eta langileek izan ohi dituzten kargak arintzearren, 2011rako 35 euroko laguntza ezarri da, hilero kobratuko dena, hasi irailean eta ekainera bitarte, biak barne, eskolara joaten den 4 urtetik 16ra arteko seme-alaba bakoitzeko.

Hurrengo urteetarako, diru hori aurreko urtean Estatuko KPI errealaren portzentajea igo den heinean eguneratuko da.

Laguntza hori ikasturte naturala hasten denetik (irailetik) aurrera kobratuko da, baldin eta seme-alabak lau urtetik hamaseira artekoak badira. Hori guztia, eskolatzea egiazkoa bada eta zuzendaritzaren iritziz beharrezkoak diren frogagiriak aurkeztu ondoren.

Bi gurasoek enpresan lan egiten badute, batek bakarrik eskuratuko du laguntza.

25. artikulua. Seme-alaba minusbaliatuentzako edo Down sindromea dutenentzako laguntza.

2011. urterako 89,49 euroko diru-laguntza ezarri da, seme-alabak egoera horretan dituzten langileentzat, familiarako seme-alaba horiek dakartzaten karga ekonomikoak arintzearren.

Hurrengo urteetarako, diru hori aurreko urtean Estatuko KPI errealaren portzentajea igo den heinean eguneratuko da.

Hori dela-eta, minusbalioa dagoela onartuko da erakunde eskudunek horrela aitortu badute.

Laguntza izateko nahitaezkoa izanen da minusbaliatuak lan ordaindurik ez egitea, bere egoeragatik inolako pentsiorik ez jasotzea, eta guztiz edo dohainik erakunde batek bere baitan onartua ez izatea.

Laguntza hori sorraraziko da enpresarentzat inguruabar guztiak egiaztatzen diren unetik aurrera. Bi gurasoek enpresan lan egiten badute, batek bakarrik eskuratuko du laguntza.

Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak hitz eman dute artikulu honetan aurreikusitakotik bazter geldi daitezkeen kasuak banan-bana aztertuko dituztela.

26. artikulua. Enpresarekiko fideltasun saria

Enpresak jarraian aipatzen diren diru-kopuruak ordainduko ditu langilearen behin betiko baja gertatzen den unean, heriotzagatik edo ezintasun iraunkor absolutu eta osoa izateagatik.

2012. urtean:

-5 urtetik 10 urtera bitarteko antzinatasuna: hiru hilabeteko soldata gordina.

-10 urtetik 15era arteko antzinatasuna izanik, sei hilabeteko soldata gordina.

-15 urtetik 20ra arteko antzinatasuna izanik, zazpi hilabeteko soldata gordina.

-20 urtetik gorako antzinatasuna izanik, bederatzi hilabeteko soldata gordina.

2013. urtean:

-5 urtetik 10 urtera bitarteko antzinatasuna: lau hilabeteko soldata gordina.

-10 urtetik 15era arteko antzinatasuna izanik, zazpi hilabeteko soldata gordina.

-15 urtetik 20ra arteko antzinatasuna izanik, zortzi hilabeteko soldata gordina.

-20 urtetik gorako antzinatasuna izanik, hamar hilabeteko soldata gordina.

65 urtetik aurrera emandako zerbitzuak ez dira kontuan hartuko ondorio horietarako.

Heriotza kasuan, saria kobratzeko eskubidea izanen dutenak, hurrenkera baztergarrian, honako hauek dira: ezkontidea, seme-alaba adingabeak edo atzeratu helduak, eta langilearen kontura bizi diren gurasoak.

Enpresak jarraian aipatzen diren diru-kopuruak ordainduko ditu erretiroagatik langilearen behin betiko baja gertatzen den unean (sarturik dago 63 urteetan hartzen den aldez aurreko erretiroa, abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak ezarritakoa).

-10 urtetik 15era arteko antzinatasuna izanik, bost hilabeteko soldata gordina.

-15 urtetik 20ra arteko antzinatasuna izanik, sei hilabeteko soldata gordina.

-20 urtetik gorako antzinatasuna izanik, zortzi hilabeteko soldata gordina.

65 urtetik aurrera emandako zerbitzuak ez dira kontuan hartuko ondorio horietarako.

Arlo honetan indarra duen legerian ezarritakoa aplikatuz, enpresak erabaki du fideltasuneko sari hori aseguruko bi poliza kolektiboren bidez bideratzea, zeinak hitzarmen kolektibo hau izenpetzen den egunean Mapfre Vida aseguru etxearekin izenpetu baitira.

27. artikulua. Aseguruak.

Nahi duten langile guztientzat Bizi Aseguru Kolektibo bat sinatu da, heriotza kasuak edo ezintasun iraunkor absolutuko kasuak estaliko dituena, honela: 3.065 euro heriotzaren edo ezintasun iraunkorraren kasuan (eritasun arruntaren ondoriozkoa) eta 6.130 euro edozein istripu motaren ondoriozko heriotza kasuetan.

Aseguru etxean alta emandako aurreneko hiru hilabeteen kuota langileak ordainduko du. Ordutik aurrera, enpresak ordainduko ditu hurrengo kuotak.

Laneko istripu baten ondorioz baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak izanez gero, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 140. artikuluan ezarritako baremoaren arabera kalte-ordaina izateko eskubiderik baldin bada, enpresak ordainsari bat emanen dio kaltetuari, kasu bakoitzari dagokion egungo legezko baremoa halako bikoa.

Enpresak istripu poliza indarrean mantentzeko konpromisoa hartu du, Esne Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboaren 30. artikuluan ezarritako moduan.

28. artikulua. Enpresan egindako produktuak erostea.

Lantoki honetako langileek, nahi badute, zilegi dute enpresan egiten diren produktuak erostea, merkatukoak baino baldintza hobeetan.

29. artikulua. Jarduera sozialak.

Enpresako zuzendaritzak hitz eman du langileen prestakuntza hobetzeko edo zabaltzeko langileen ordezkariek egiten dituzten proposamenak aztertuko dituela, eta, orobat, kultura edo lanbide maila jasotzeko bide ematen duten jarduerak.

Hori dela-eta, hitzarmena sinatzen denetik hilabeteko epean enpresa batzordeari emanen zaio "Prestakuntzarako laguntzak" izenekoa esleitzeko zuzendaritzak oinarritzat hartuko duen testua.

30. artikulua. Erretiro partziala.

Abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak arlo honetan egindako aldaketen ondoren, enpresa ez dago beharturik erretiro partzialaren eskaera bakar bat ere onartzera, barnean daudela taldeburuen kategoria profesionaleko langileak. Hortaz, ondoriorik gabe gelditzen da 2009-12-17ko akordioko bigarren puntua, non berariaz jasotzen baitzen taldeburuen kategoria profesionala.

31. artikulua. Enpresa batzordea.

Enpresa batzordeko kideek enpresak deitutako bilera batera joateko lantokitik atera eta ondoren euren lanpostuetara itzuli behar dutenean, eguneko distantziari dagokion plusa eta eguneko otordua ordainduko zaizkie.

V. KAPITULUA

Beste gai batzuk

32. artikulua. Segurtasun eta osasun arloko jarraipena.

Segurtasun eta Osasun Batzordea eratuko da, zeinak jardunen baitu Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeari jarraikiz (azaroaren 8ko 31/1995 Legea).

33. artikulua. Distantzia.

Lana dela-eta, lantokirako joan-etorriei dagokienez (garraio kolektiboa nahiz distantzia plusa), lantokian erabiltzen den ohiturari eta hura zehazten eta osatzen duten arauei jarraituko zaie (hori guztia 84-11-2ko eta 95-10-18ko Idazkian bildua).

34. artikulua. Sariak, hutsegiteak eta zehapenak.

Sarien, hutsegiteen eta zehapenen arloan, Esne eta Esneki Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboan, Langileen Estatutuan eta horiekin bat heldu diren beste xedapen aplikagarrietan ezarritakoari jarraituko zaio.

35. artikulua. Ezintasun iraunkor osoa.

Laneko istripu baten ondoriozko ezintasun iraunkor osoaren kasuan, enpresako zuzendaritzak hitzeman du langileari beste lanpostu bat, haren gaitasun fisiko edo psikikoei egokitua, eskaintzeko aukera aztertuko duela, eta, egoera hori deklaratzen denetik hasita, emanen dion jarduera mailarekin (egun edo ordu kopurua) eta kontzeptu guztiengatik jasoko duen pentsioarekin edo prestazioarekin istripu egunean jasotzen zuen soldatara iritsiko dela bermatuko dio.

Lanaldi osoa edo partziala izateko aukera enpresaren esku egonen da, bai eta lanaren antolaketa ere.

Hori guztia, horri buruzko egungo araudia mantentzen bada.

Egungo araudia aldatzen bada, edo zuhurtziarik ezagatik istripuaren erruduna langilea bera izan bada, edo langileak dagokion prestazioa hainbesteko finkoan jasotzea aukeratu baldin badu, izenpetutako konpromisoak ez du balioko, zuzendaritzak, dauden aukerak ikusita, kasu bakoitza aztertzea erabaki badezake ere.

36. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa.

Langileen Estatutuaren 85.3c artikuluan ezarritakoarekin bat, aldeek adosten dute unean uneko indarreko legeria aplikatzea, negoziazioan sor daitezkeen desadostasunak konpontzeko, lan baldintzen funtsezko aldaketak egite aldera.

37. artikulua. Euskara.

Euskara ikasteko matrikulatzen diren langileek 150 euro arteko laguntza jasoko dute urtean. Diru hori ikasturtea bukatutakoan emanen da, eta nahitaezkoa izanen da klaseen %80ra joan izana frogatzen duen ziurtagiria aurkeztea.

Enpresan egiten diren errotulazio berriak bai euskaraz bai gaztelaniaz eginen dira.

38. artikulua. Garantia-klausula.

Hitzarmenaren indarraldian ezinbestean bete beharreko legezko xedapenak, gutxieneko baldintzak ezartzen dituztenak, ematen badira, eta horiek orokorrean eta urteko konputuan baloratuta, hitzarmen honetan adostutakoak gainditzen badituzte, xedapenetan ageri bezala aplikatuko dira eta itundutako gainerakoak bere horretan segituko du oso-osorik.

Hitzarmen hau hamazazpi orrialdetan idatzi da eta lau eranskin ditu. Iraizotzen, 2011ko azaroaren 11n. Zuzendaritza, langileen ordezkaritza.

1. ERANSKINA

2011ko soldatak

KATEGORIAK

SOLDATA GORDINA

2010

IGOERA

2011

SOLDATA GORDINA

2011

PEOIA

22.392,66

%1,30

22.683,76

P. ESPEZIAL.

22.828,34

%1,30

23.125,11

3. MAIL. ESPEZ.

23.377,96

%1,30

23.681,87

2. MAIL. ESPEZIAL.

24.201,45

%1,30

24.516,07

1. MAIL. ESPEZIAL.

25.248,08

%1,30

25.576,31

3. MAIL. OFIZIALA

24.961,10

%1,30

25.285,59

2. MAIL. OFIZIALA

26.483,99

%1,30

26.828,28

1. MAIL. OFIZIALA

28.760,56

%1,30

29.134,45

LAB. LAGUNTZ.

24.326,17

%1,30

24.642,41

LAB. 2. MAIL. OFIZ.

25.086,71

%1,30

25.412,84

LAB. 1. MAIL. OFIZ.

26.844,30

%1,30

27.193,28

ADMIN. LAGUNTZ.

24.555,52

%1,30

24.874,74

2. MAIL. ADM.-OFIZ.

25.460,73

%1,30

25.791,72

1. MAIL. ADM.-OFIZ.

26.844,30

%1,30

27.193,28

1. MAIL. GARB.

17.565,23

%1,30

17.793,58

2. MAIL. GARB.

16.988,43

%1,30

17.209,28

2. MAIL. ATEZAINA

22.843,23

%1,30

23.140,19

LOKAL SOZIALEKO LANG.

16.154,78

%1,30

16.364,79

Urteko benetako lanorduak: 1.718

2. ERANSKINA

Antzinatasuna. 2011

KATEGORIAK

OINAR. LANSARIA

IGOERA

OINAR. LANSARIA

HIRURTEKOAK

BOSTURTEKOA

ZORTZIURTEKOA

2 BOSTURTEKO

3 BOSTURTEKO

4 BOSTURTEKO

5 BOSTURTEKO

6 BOSTURTEKO

7 BOSTURTEKO

8 BOSTURTEKO

2010. EGUNA (*)

2011

2011.

EGUNA (*)

%3

%5

%8

%15

%20

%25

%30

%35

%40

%45

PEOIA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

P. ESPEZIALISTA.

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

3. MAIL. ESPEZIALISTA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

2. MAIL. ESPEZIALISTA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

1. MAIL. ESPEZIALISTA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

MANT. 3. MAIL. OFIZIALA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

MANT. 2. MAIL. OFIZIALA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

MANT. 1. MAIL. OFIZIALA

23,001

%1,30

23,300

318,05

530,08

848,12

1.590,23

2.120,30

2.650,38

3.180,45

3.710,53

4.240,60

4.770,68

LAB. LAGUNTZ.

23,001

%1,30

23,300

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

LAB. 2. MAIL. OFIZ.

23,001

%1,30

23,300

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

LAB. 1. MAIL. OFIZ.

23,001

%1,30

23,300

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

ADMIN. LAGUNTZ.

23,001

%1,30

23,300

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

2. MAIL. ADM.-OFIZ.

23,001

%1,30

23,300

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

1. MAIL. ADM.-OFIZ.

23,001

%1,30

23,300

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

1. MAIL. GARBITZAILEA

17,504

%1,30

17,731

242,03

403,39

645,42

1.210,16

1.613,55

2.016,94

2.420,32

2.823,71

3.227,10

3.630,49

2. MAIL. GARBITZAILEA

17,504

%1,30

17,731

242,03

403,39

645,42

1.210,16

1.613,55

2.016,94

2.420,32

2.823,71

3.227,10

3.630,49

2. MAIL. ATEZAINA

23,001

%1,30

23,30

314,55

524,25

838,80

1.572,75

2.097,00

2.621,25

3.145,50

3.669,75

4.194,00

4.718,25

( * ) 2010erako eta 2011rako ageri den oinarrizko lansaria erreferentziako oinarrizko lansariarekin bat dator, antzinatasun portzentajeak kalkulatzeko.

3. ERANSKINA

Lansaria orduko 2011

KATEGORIAK

ARRUNTA

HIRURTEKOAREKIN

BOSTURTEKOAREKIN

ZORTZIURTEKOAREKIN

2 BOSTURTEKOREKIN

3 BOSTURTEKOREKIN

4 BOSTURTEKOREKIN

5 BOSTURTEKOREKIN

6 BOSTURTEKOREKIN

7 BOSTURTEKOREKIN

8 BOSTURTEKOREKIN

PEOIA

13,20

13,39

13,51

13,70

14,13

14,44

14,75

15,05

15,36

15,67

15,98

P. ESPEZIAL.

13,46

13,65

13,77

13,95

14,39

14,69

15,00

15,31

15,62

15,93

16,24

3. MAIL. ESPEZ.

13,78

13,97

14,09

14,28

14,71

15,02

15,33

15,64

15,94

16,25

16,56

2. MAIL. ESPEZIAL.

14,27

14,46

14,58

14,76

15,20

15,50

15,81

16,12

16,43

16,74

17,05

1. MAIL. ESPEZIAL.

14,89

15,07

15,20

15,38

15,81

16,12

16,43

16,74

17,05

17,36

17,66

3. MAIL. OFIZIALA

14,72

14,90

15,03

15,21

15,64

15,95

16,26

16,57

16,88

17,19

17,49

2. MAIL. OFIZIALA

15,62

15,80

15,92

16,11

16,54

16,85

17,16

17,47

17,78

18,08

18,39

1. MAIL. OFIZIALA

16,96

17,14

17,27

17,45

17,88

18,19

18,50

18,81

19,12

19,43

19,74

LAB. LAGUNTZ.

14,34

14,53

14,65

14,83

15,26

15,56

15,87

16,17

16,48

16,78

17,09

LAB. 2. MAIL. OFIZ.

14,79

14,98

15,10

15,28

15,71

16,01

16,32

16,62

16,93

17,23

17,54

LAB. 1. MAIL. OFIZ.

15,83

16,01

16,13

16,32

16,74

17,05

17,35

17,66

17,96

18,27

18,57

ADMIN. LAGUNTZ.

14,48

14,66

14,78

14,97

15,39

15,70

16,00

16,31

16,61

16,92

17,23

2. MAIL. ADM.-OFIZ.

15,01

15,20

15,32

15,50

15,93

16,23

16,54

16,84

17,15

17,45

17,76

1. MAIL. ADM.-OFIZ.

15,83

16,01

16,13

16,32

16,74

17,05

17,35

17,66

17,96

18,27

18,57

ORDUAK, URTEAN: 1.718,00

4. ERANSKINA

Aparteko orduko lansaria 2011

KATEGORIAK

ARRUNTA

HIRURTEKOAK

BOSTURTEKOAK

ZORTZIURTEKOAK

%75

%100

%150

%75

%100

%150

%75

%100

%150

%75

%100

%150

PEOIA

23,11

26,41

33,01

23,43

26,78

33,47

23,65

27,02

33,78

23,97

27,39

34,24

P. ESPEZIAL.

23,56

26,92

33,65

23,88

27,29

34,11

24,10

27,54

34,42

24,42

27,91

34,89

3. MAIL. ESPEZ.

24,12

27,57

34,46

24,45

27,94

34,92

24,66

28,19

35,23

24,99

28,56

35,70

2. MAIL. ESPEZIAL.

24,97

28,54

35,68

25,30

28,91

36,14

25,51

29,16

36,45

25,84

29,53

36,91

1. MAIL. ESPEZIAL.

26,05

29,77

37,22

26,38

30,14

37,68

26,59

30,39

37,99

26,92

30,76

38,45

3. MAIL. OFIZIALA

25,76

29,44

36,80

26,08

29,81

37,26

26,30

30,05

37,57

26,62

30,42

38,03

2. MAIL. OFIZIALA

27,33

31,23

39,04

27,65

31,60

39,50

27,87

31,85

39,81

28,19

32,22

40,27

1. MAIL. OFIZIALA

29,68

33,92

42,40

30,00

34,29

42,86

30,22

34,53

43,17

30,54

34,90

43,63

LAB. LAGUNTZ.

25,10

28,69

35,86

25,42

29,05

36,32

25,64

29,30

36,62

25,96

29,66

37,08

LAB. 2. MAIL. OFIZ.

25,89

29,58

36,98

26,21

29,95

37,44

26,42

30,19

37,74

26,74

30,56

38,20

LAB. 1. MAIL. OFIZ.

27,70

31,66

39,57

28,02

32,02

40,03

28,23

32,27

40,33

28,55

32,63

40,79

ADMIN. LAGUNTZ.

25,34

28,96

36,20

25,66

29,32

36,65

25,87

29,57

36,96

26,19

29,93

37,42

2. MAIL. ADM.-OFIZ.

26,27

30,03

37,53

26,59

30,39

37,99

26,81

30,64

38,29

27,13

31,00

38,75

1. MAIL. ADM.-OFIZ.

27,70

31,66

39,57

28,02

32,02

40,03

28,23

32,27

40,33

28,55

32,63

40,79

KATEGORIAK

2 BOSTURTEKO

3 BOSTURTEKO

4 BOSTURTEKO

5 BOSTURTEKO

%75

%100

%150

%75

%100

%150

%75

%100

%150

%75

%100

%150

PEOIA

24,73

28,26

35,32

25,27

28,88

36,09

25,81

29,49

36,87

26,35

30,11

37,64

P. ESPEZIAL.

25,18

28,77

35,97

25,72

29,39

36,74

26,26

30,01

37,51

26,80

30,62

38,28

3. MAIL. ESPEZ.

25,74

29,42

36,78

26,28

30,04

37,55

26,82

30,65

38,32

27,36

31,27

39,09

2. MAIL. ESPEZIAL.

26,59

30,39

37,99

27,13

31,01

38,76

27,67

31,63

39,53

28,21

32,24

40,30

1. MAIL. ESPEZIAL.

27,67

31,63

39,53

28,21

32,24

40,30

28,75

32,86

41,07

29,29

33,48

41,85

3. MAIL. OFIZIALA

27,38

31,29

39,11

27,92

31,90

39,88

28,46

32,52

40,65

29,00

33,14

41,42

2. MAIL. OFIZIALA

28,95

33,08

41,35

29,49

33,70

42,13

30,03

34,32

42,90

30,57

34,93

43,67

1. MAIL. OFIZIALA

31,30

35,77

44,71

31,84

36,39

45,48

32,38

37,00

46,25

32,92

37,62

47,02

LAB. LAGUNTZ.

26,70

30,52

38,15

27,24

31,13

38,91

27,77

31,74

39,67

28,31

32,35

40,44

LAB. 2. MAIL. OFIZ.

27,49

31,42

39,27

28,02

32,03

40,03

28,56

32,64

40,79

29,09

33,25

41,56

LAB. 1. MAIL. OFIZ.

29,30

33,49

41,86

29,84

34,10

42,62

30,37

34,71

43,39

30,90

35,32

44,15

ADMIN. LAGUNTZ.

26,94

30,79

38,49

27,47

31,40

39,25

28,01

32,01

40,01

28,54

32,62

40,77

2. MAIL. ADM.-OFIZ.

27,87

31,86

39,82

28,41

32,47

40,58

28,94

33,08

41,35

29,48

33,69

42,11

1. MAIL. ADM.-OFIZ.

29,30

33,49

41,86

29,84

34,10

42,62

30,37

34,71

43,39

30,90

35,32

44,15

KATEGORIAK

6 BOSTURTEKO

7 BOSTURTEKO

8 BOSTURTEKO

%75

%100

%150

%75

%100

%150

%75

%100

%150

PEOIA

26,89

30,73

38,41

27,43

31,34

39,18

27,97

31,96

39,95

P. ESPEZIAL.

27,34

31,24

39,05

27,88

31,86

39,82

28,42

32,47

40,59

3. MAIL. ESPEZ.

27,90

31,89

39,86

28,44

32,51

40,63

28,98

33,12

41,40

2. MAIL. ESPEZIAL.

28,75

32,86

41,07

29,29

33,48

41,85

29,83

34,09

42,62

1. MAIL. ESPEZIAL.

29,83

34,09

42,62

30,37

34,71

43,39

30,91

35,33

44,16

3. MAIL. OFIZIALA

29,54

33,76

42,19

30,08

34,37

42,97

30,62

34,99

43,74

2. MAIL. OFIZIALA

31,11

35,55

44,44

31,65

36,17

45,21

32,19

36,79

45,98

1. MAIL. OFIZIALA

33,46

38,24

47,80

34,00

38,85

48,57

34,54

39,47

49,34

LAB. LAGUNTZ.

28,84

32,96

41,20

29,37

33,57

41,96

29,91

34,18

42,73

LAB. 2. MAIL. OFIZ.

29,62

33,86

42,32

30,16

34,47

43,08

30,69

35,08

43,85

LAB. 1. MAIL. OFIZ.

31,44

35,93

44,91

31,97

36,54

45,67

32,51

37,15

46,44

ADMIN. LAGUNTZ.

29,08

33,23

41,54

29,61

33,84

42,30

30,14

34,45

43,06

2. MAIL. ADM.-OFIZ.

30,01

34,30

42,87

30,54

34,91

43,63

31,08

35,52

44,40

1. MAIL. ADM.-OFIZ.

31,44

35,93

44,91

31,97

36,54

45,67

32,51

37,15

46,44

F1119165

Iragarkiaren kodea: F1119165