249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55E/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, "Nafarroako udalek "Artea eta Kultura 2011" programaren barruko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia" atzeratzen duena, haren oinarri arautzaileak aldatzen dituena eta Udalek 2011n kultur ekintzak egiteko laguntzak izeneko A20002 A2500 4609 334102 kontu-sailaren kargura baimendutako 324.000 euroko gastua konpromisotik kentzen duena (kontabilitateko 1.342 espedientea), eta kopuru hori 2012ko aurrekontuko Udalek 2011n kultur ekintzak egiteko laguntzak izeneko A20002 A2500 4609 334102 kontu-sailaren erabilgarriaren kargura edo 2012ko ekitaldian gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura uzten duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren martxoaren 22ko 30E/2011 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako udalek "Artea eta Kultura 2011" programaren barruko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia" eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren eta 324.000 euroko gastua baimendu zen.

Gobernuaren 2011ko azaroaren 9ko Erabakiaren bidez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari "Nafarroako udalek "Artea eta Kultura 2011" programaren barruko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia" izeneko diru-laguntzen deialdiko gastua birdoitzeko baimena eman zitzaion.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri du ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek murrizketa ekarri du Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako zenbatekoan.

Aipatutako erabakia betetzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 8ko 132/2011 Foru Aginduak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan egin beharreko gastu doikuntza ezarri du.

Nafarroako Gobernuaren erabaki horrek xedatzen duenez, 2011ko hasierako aurrekontuaren gaineko gastu doikuntza hori bi modutara eginen da: batetik, tramitazio egoera edozein izanik ere irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, edo, bestetik, konpromiso irmoak direnen baldintzak aldatzea, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.

Hori guztia dela-eta, aurrekontuen egonkortasunaren helburua betetzen dela bermatzeko, bidezkoa da indarrik gabe uztea "Nafarroako udalek "Artea eta Kultura 2011" programaren barruko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia" delakoa.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako udalek "Artea eta Kultura 2011" programaren barruko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia"-ren oinarri arautzailea hauek: 2.1; 6.1; 6.2; 6.3; 9.2; 9.3; 9.5; 9.6 eta 10. Honela geratuko dira:

2. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

2.1. Diru-laguntza hauetan gehienez ere 324.000 euro banatuko dira eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2012ko gastuen aurrekontuko "Udalen kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Artearen Hedapenaren Atala izanen da laguntzak emateko prozedura instruitzeko organo eskuduna.

6.2. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.3. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Epaimahaiburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, eta, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko goi mailako teknikari bat eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluko bi kide.

c) Idazkaria: Artearen Hedapenaren Ataleko burua edo, bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalekoa, hitza eta botoa izanik.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Artearen Hedapenaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalean justifikatu beharko da.

9.3. Artearen Hedapenaren Atalari jakinarazi beharko diote programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu. Diruz lagundutako programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du ofizioz baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.5. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalak programa eta jarduerak gauzatzen ari direla ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Artearen Hedapenaren Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Ematen diren laguntzak jarduera amaitutakoan ordainduko dira, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena prestatu ondotik, eta ezinbestekoa izanen da frogagiri hauek aurkeztea 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen:

a) Laguntza jaso duen programako jarduera bakoitzaren ebaluazio orria, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Udaleko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak ontzat emana (V. eranskina), onartutako programako jarduera bakoitzaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:

-Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

-Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

-Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.

-Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

-Zenbatekoa (BEZa barne).

Datu horiek III. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira. Fitxak oso-osorik beteko dira.

10.2. Diruz lagundutako programaren gastu guztia justifikatu behar da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa emandako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

10.3. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei.

2. Udalek 2011n kultur ekintzak egiteko laguntzak izeneko A20002 A2500 4609 334102 kontu-sailaren kargura baimendutako 324.000 euroko gastua konpromisotik kentzea (kontabilitateko 1.342 espedientea), eta kopuru hori 2012ko aurrekontuko Udalek 2011n kultur ekintzak egiteko laguntzak izeneko A20002 A2500 4609 334102 kontu-sailaren erabilgarriaren kargura edo 2012ko ekitaldian gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura uztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ogasun Departamentuak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

5. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko abenduaren 2an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1119974