249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-S-185

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: edateko uren tratamendu plantako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Esteribar (Nafarroa).

Etxekoen pareko diren urak (350 m³ urtean) eta prozesukoak (250.000 m³ urtean, 680 m³ egunean eta 220 m³ orduko), batera isurtzen dira, hobi septikoan eta dekantagailuan, hurrenez hurren, araztu ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urriaren 27an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118918