249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2012ko karga-tasak. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2011ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen gehiengoz, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1710 izanen da.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %13,89 izanen da.

3. Gainerako tasa eta prezio publikoei KPIk Nafarroan 2011ko ekitaldian duen igoera gehituko zaie, ordenantzetan dagoen moduan.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

-Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Noain Elortzibarren, 2011ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1119513