249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2012rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak,
herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2011ko azaroaren 29an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi du 2012rako beren horretan uztea 2011ko ekitaldi honetan indarra duten zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Buñuelen, 2011ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1119471