249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2012ko karga-tasak eta ordenantzetako aldaketak.
Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2011ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen:

1. Ondotik ematen diren udal zerga eta tasa hauei dagozkien karga-tasak finkatzea 2012rako. Hurrengo urteetan ere indarra izanen dute, aldatu bitartean. Hona hemen:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

Hirilurra: %0,1570.

Landalurra: %0,50.

b) Gainbalioak:

Zerga-oinarriak: 3,30, bost urte bitarte; 3,20, hamar urte bitarte eta 3,10 hamabost eta hogei urte bitarte.

Karga-eskala: %12, bost urte bitarte; %9,5, gainerako urte tarteetarako.

c) Agiriak eman eta tramitatzea:

Ziurtagiriak: 2 euro (012koak, dohainik).

Konpultsak: 2 euro.

Fotokopiak, A-3: 0,20 euro.

Fotokopiak, A-4: 0,10 euro.

d) Kamioiak aparkatzea.

Tarifa orokorra: 82 euro.

Erroldatu gabeak: 103 euro.

e) Bidaia eta kultur jardueretarako kuotak:

Haurren sarrerak: 3 euro, aldez aurretik; 4 euro, leihatilan.

Helduen sarrerak: 5 euro, aldez aurretik; 6 euro, leihatilan.

Zendearen Eguneko bazkaria: 16 euro, helduak; 8 euro, haurrak.

Erretiratuen bidaia: 12 euro.

f) Ezkontza tasak:

70 euro.

g) Establezimenduak irekitzeko eta eskualdatzeko lizentziak:

1. kategoria: (%99).

-0 - 400 metro koadro: 3 euro, metro koadroa.

-401 metro koadrotik goiti: 2,20 euro, metro koadroa.

h) Jarduera lizentziak eskuratzeko tasak:

300 metro koadrotik beheitiko nabeak: 52 euro.

300dik 1.000 metro koadrora bitarteko nabeak: 78 euro.

1.000 metro koadrotik goitiko nabeak: 103 euro.

i) Tasak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik:

Obra handia: 25,22 euro.

Obra txikia: 7,17 euro.

j) Pasabideak, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko:

Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-1 - 5 ibilgailu: 24 euro.

-6 - 10 ibilgailu: 40 euro.

-10 - 25 ibilgailu: 70 euro.

-26 - 50 ibilgailu: 107 euro.

-51 - 100 ibilgailu: 127 euro.

-101 - 150 urte: 157 euro.

-150 ibilgailutik goiti: 215 euro.

Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-1 - 5 ibilgailu: 27 euro.

-6 - 10 ibilgailu: 45 euro.

-10 - 25 ibilgailu: 78 euro.

-26 - 50 ibilgailu: 119 euro.

-50 ibilgailutik goiti: 142 euro.

Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-50 ibilgailu bitarte: 118 euro.

-50 ibilgailutik goiti: 120 euro.

Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko tailerrak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-77 euro.

Lekua erreserbatzea:

-Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 52 euro.

-Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 38 euro.

-Aldi baterako erreserba: inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 31 euro.

k) Zangak irekitzeko tasak:

Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 15,48 euro.

Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 15,48 euro.

  • Kalte-ordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:
  • Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena izanen du:
  • Harrizko zoladura duten lekuetan: 37,14 euro.
  • Zoladura orokorra duten lekuetan: 18,57 euro.
  • Zola eman gabeko lekuetan: 3,10 euro.
  • Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:
  • Harrizko zoladura duten lekuetan: 55,71 euro.
  • Zoladura orokorra duten lekuetan: 27,86 euro.
  • Zola eman gabeko lekuetan: 4,65 euro.
  • Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:
  • Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena izanen du:
  • Harrizko zoladura duten lekuetan: 111,43 euro.
  • Zoladura orokorra duten lekuetan: 80,47 euro.
  • Zola eman gabeko lekuetan: 55,71 euro.
  • Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:
  • Harrizko zoladura duten lekuetan: 123,81 euro.
  • Zoladura orokorra duten lekuetan: 92,85 euro.
  • Zola eman gabeko lekuetan: 61,90 euro.

2. Erabaki honek 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Ordenantzetako tarifen aldaketen hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betikoak bihurtuko dira.

Berriobeitin, 2011ko abenduaren 5ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1119761