247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 136/2011 prozedura

M.ª Teresa Alvarez Lasheras andreak eskaturik Asian Factory S.L.ren aurka bideratu den 136/2011 betearazpenean, langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko agerraldia eginen da 2011ko abenduaren 21ean, goizeko 13:00etan, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaio Asian Factory, S.L.ri, eta agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela ohartarazten zaio.

Ekitaldi horretan betearazpenpeko alderdiak bere eskubidearen alde egokitzat jotzen duena alegatu eta frogatu ahal izanen du alderdi betearazleak alegatzen duenari buruz, hots, langilea berriz hartu ez izanari buruz. Erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko ditu. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak. Agertzen ez bada ekitaldia hura gabe eginen da.

Iruñean, 2011ko azaroaren 25ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1119518