247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 457/2011 demanda

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Josefina Agüera Angulok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Aulas de Infancia Tatas y Tatos, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 457/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut María Josefina Agüera Angulok, diru kopuru bat erreklamatzeko, Aulas de Infancia Tatas y Tatos, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.580,80 euro ordaintzera. Horietarik 1.408,74 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,00 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 045711 prozedura).

Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 045711 prozedura zenbakia adieraziz. Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Aulas de Infancia Tatas y Tatos, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko azaroaren 18an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1118910