247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 708/2011 judizio arrunta

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Epaitegi honetan 708/11 judizio arrunta bideratzen ari da. Santander Consumer S.A.k sustatu du auzia, Joaquin Taberna prokuradore jaunak ordezkatuta eta Yerro legelari jaunak lagunduta, Edgar Rolando Arrobo Zambrano eta Fanny Leonor Sarango Correa jaun-andreen aurka. Horren gainean 180/11 epaia eman da 2011ko azaroaren 18an. Hona hemen epaitza:

180/11 epaia.

Funtsean baiesten dut Taberna Carvajal prokuradore jaunak, Santander Consumer E.F.C., S.A.ren izenean, Edgar Rolando Arrobo Zambrano eta Fanny Leonor Sarango Correa jaun-andreen aurka jarritako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi jartzaileari diru-kopuru hauek solidarioki ordaintzera:

a) 12.099,28 euro.

b) 12.025,42 eurok sortutako interesak; itundutakoaren arabera, interesak %24koak izanen dira urtean, 2011ko apirilaren 14tik hasita eta ordainketa osoa egin arte.

c) Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaie demandatuei), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazpenaren ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honi eta Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, Prozesua Arintzeko Neurriei buruzko urriaren 11ko 37/2011 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko martxoko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; 2011ko apirileko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Eta Edgar Rolando Arrobo Zambrano eta Fanny Leonor Sarango Correa jaun-andreak non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2011ko azaroaren 18an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1118896