247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-1223

Begoña Garzaron Olagüek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Begoña Garzaron Olagüe.

Xedea: saneamendu eta hornidura sarea.

Ibilgua: Sadar ibaia.

Alderdia: Konportaldea.

Udalerria: Labiano-Aranguren (Nafarroa).

Eskatutako jarduketa da saneamendu eta hornidura sareak paratzea 5. poligonoko 621., 622., 623., 624., 625., 626. eta 627. lurzatietan, Sadar ibaiaren eskuinaldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118884