247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-1105

Joaquín Vicente Zabaletak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Joaquín Vicente Zabaleta.

Xedea: baratzeko etxola eraikitzea.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Alderdia: Val.

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da 49 m² -ko azalera duen etxola bat legeztatzea, 2. poligonoko 252. lurzatian, Zaraitzu ibaiaren ezkerraldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118859