247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2011ko abenduaren 14an egindako bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Idazkaritzan (San Salvador kalea, 11-behea; Tafalla) egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2011ko abenduaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1119799