247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2011ko azaroaren 22an egindako bilkura berezian, erabaki zuen:

1.-Ondokoei hasierako onespena ematea:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Ordenantza fiskala, hiri hondakin solidoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena eta 2012rako tasak aldatzea.

c) Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzearen prezio publikoa arautzen duena.

d) Ordenantza fiskala, agiriak eman eta tramitatzeko 2012rako tasak arautzen dituena.

e) Sakanak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio edo matrikuletako 2012rako prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

f) Ordenantza fiskala, ur edangarriaren horniduraren eta harekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren 2012rako tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

2.-Espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar eguneko epean auzotar eta interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2011ko azaroaren 23an.-Mankomunitateko burua, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L1119247