247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Alkatetza beste baten esku uztea

José Javier Navarro Arellanok, Corellako Udaleko alkate udalburuak, legeriak emandako ahalmenak erabiliz.

Azaroaren 30etik abenduaren 9ra bitarte (biak barne) herritik kanpo egonen naizela kontuan harturik.

EBATZI DUT:

Lehena.-Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztiak Susana Escribano Saenz alkateordeari eskuordetzea, hain zuzen ere azaroaren 30etik abenduaren 9ra bitarte, biak barne.

Hala jasota gera dadin, sinatu egiten dut.

Corellan, 2011ko azaroaren 28an.-Alkate udalburua, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1119403