231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2977/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Kartografia Atalerako lehiaketa indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 1878/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2004ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an. Burutza horien artean, orduko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kartografia Atala zegoen.

Otsailaren 7ko 231/2005 Ebazpenaren bidez, hemen garrantzia duenari dagokionez, 104 burutza horietariko 85i dagozkien onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Burutza horien artean, Kartografia Atalekoa zegoen. Ebazpen hori 2005eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an.

Hala ere, deialdia argitaratu zenetik Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoak izan dituen aldaketen ondorioz, Kartografia Atala kendu da.

Hori eta deialdiko 1. oinarriko bigarren lerroaldean xedatutakoa kontuan hartuz, bidezkoa da lehiaketa aipatu unitate administratiboari dagokionez indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Kartografia Ataleko burutzarako lehiaketa indarrik gabe uztea, atal hori departamentuaren egitura organikotik kendu baita. Aipatutako deialdia abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1118378