231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 466/2011-A prozedura arrunta

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Germán Prado Alonso jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Fundación Canónica San Pablo Siloe enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000466/2011-A prozedura arruntean, hitzez hitz hauxe dioen antolaketa eginbidea eman da:

Antolaketa eginbidea:

Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala. Logroñon, 2011ko urriaren 13an.

German Prado Alonso jaunak idazkia aurkeztu du 2011ko irailaren 30ean, demanda zabal dadila eskatzeko.

Idazkiaren edukia ikusirik, erabaki dut zabal dadila Asociación Canónica de Fieles San Pablo elkartearen eta Iruña eta Tuterako Artzapezpikutzaren aurkako demanda. Horrenbestez, dei egin bekie alderdiei deialdi bakar batez, adiskidetze ekitaldia eta/edo judizioa egin dadin. Aditzera ematen da horretarako entzunaldia 2011ko azaroaren 8an eginen dela, 12:30ean, organo judizial honetako judizio-aretoan, Logroñoko Manzanera kaleko 4-6-8an.

Eman bekie demandatu berriei, hau da, Asociación Canónica de Fieles San Pablo elkarteari eta Iruña eta Tuterako Artzapezpikutzari (horien aurka zabaldu da demanda), aurkeztutako demandaren eta gainerako dokumentuen kopia, eta aditzera eman bekie alderdiei LPLaren 82.2 eta 83. artikuluetan xedatutakoa.

Jakinaraz bekie alderdiei, kontuan harturik jakinarazpen honek legezko zitazio eta/edo errekerimendu balioa izanen duela. Aurreko zitazioetako eta/edo errekerimenduetako ohartarazpen berberak izanen ditu.

Aurkaratzeko bideak: berraztertzeko errekurtsoa jarrita ebazpen hau eman duenaren aurka, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita, baina errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da, diru kopuru hori sartuz Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiak Banesto bankuan duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan (4191/0000/65/0466/11). Errekurtso baterako dela eta zein motatako errekurtsoa den adierazi behar da.

Gordailua egin beharretik salbuetsita daude Gizarte Segurantzako araubide publikoa duten langile edo onuradunak. (Azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoa, Bulego judizial berria ezartzeko prozesu-legeria aldatzen duen Legearen osagarria, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena; 15. xedapen gehigarria).

Eta Fundación Canónica San Pablo Siloe fundazioari, Asociación Canónica de Fieles San Pablo elkarteari eta Iruña eta Tuterako Artzapezpikutzari legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, ad cautelam, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Logroñon, 2011ko urriaren 13an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1117484