231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1067/2011 EBAZPENA, urriaren 28koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean, zuzendariak kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, zuzendari nagusiari dagokio bere zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo zuzendariak kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, haien ordez jarduteko.

Horrenbestez, eta aipatutako artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, zerbitzu horri atxikiak, hurrenkera honetantxe:

a) Proiektuen Ataleko burua.

b) Ingurumena Zaintzeko Ataleko burua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, zerbitzu horri atxikiak, hurrenkera honetantxe:

a) Obren III. Ataleko burua.

b) Obren II. Ataleko burua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira Zainketa Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, zerbitzu horri atxikiak, hurrenkera honetantxe:

a) Zainketa Ataleko burua.

b) Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Ataleko burua.

4. Indarrik gabe uztea Herri Lanetako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 102/2011 Ebazpena.

5. Ebazpen hau interesdunei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasunak Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2011ko urriaren 28an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, María del Camino Bonafaux Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1117730