231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktuak. 281/2011 prozedura

Cristina Arana Tamayo andreak, Gasteizko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Asier Biritxinaga Barreda jaunak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Sesma Martínez S.L.U enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 281/2011 autoetan (182/2011 betearazpen-pieza) honako hau eman da:

Lehena.-2011ko uztailaren 11n, epaitegi honek epai irmoa eman du. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

"Baiesten dut Aroa Pérez Cortizo legelariak, UGT zentral sindikalaren eta haren afiliatua den Asier Biritxinaga Barredaren izenean eta haiek ordezkatuz, Sesma Martínez S.L.U. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 1433,60 euro ordaintzera; horietarik 1243,92 eurok %10eko berandutza interesak sortuko dituzte, eta gainerako 189,68 euroek interes arruntak (Kode Zibilaren 1108 artikulua)".

Bigarrena.-Asier Biritxinaga Barredak idazkia aurkeztu du ebazpen horren betearazpena eskatzeko.

Idazkian alegatzen du ez zaiola batere diru kopururik ordaindu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 237.1 artikuluan xedatzen denez, epai irmoen betearazpena alderdiren batek eskaturik hasiko da, ofiziozko prozeduretan izan ezik, eta gaia lehen auzialdian ezagutu duen organoak betearaziko du; kasu honetan, Epaitegi honek (Lan Prozedurari buruzko Legearen 235.2 artikulua).

237. artikuluaren bigarren idatz-zatiak ezartzen duenez, betearazpena hasi ondoren, ofizioz tramitatuko da, eta ondorio horretarako beharrezkoak diren ebazpenak emanen dira.

Bigarrena.-Era berean, Lan Prozedurari buruzko Legearen 235. artikuluak adierazten duenez, Prozedura Zibilari buruzko Legean ezarritako moduan betearaziko dira epai irmoak. Hain zuzen ere, Lege horren 575. artikuluan xedatzen denez, printzipal gisa agertzen den kopuruaren betearazpena aginduko da, gehi mugaeguneratutako interesak eta betearazpenean sorraraziko direla aurreikusten direnak eta kostuak. Lan prozeduran, eta arau propioa aplikatuz, behin-behineko berandutza interes gisa eta kostu gisa ordaintzen diren zenbatekoek ez dute gainditu beharko urtebetean sorraraziko liratekeen interesen zenbatekoa, berandutza interesen kasuan, eta betearazpenaren xedeko premiamendupeko kopuru printzipalaren %10, kostuen kasuan (Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikulua).

Xedapen zatia:

1.-Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2011ko uztailaren 11ko epaia, abian jartzen duena Asier Biritxinaga Barredak (alderdi betearazlea) Sesma Martínez, S.L.U.ren aurka (betearazpenpeko alderdia) eskatutako betearazpena.

2.-Betearazpena abiarazten da 1.433,60 euro ordain daitezen, gehi printzipaleko 1.243,92 euroren %10 berandutza interes gisa, gehi kopuru horren %20 interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.-Egin beza idazkari judizial andreak berandutza interesen likidazioa.

4.-Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 250. eta 23. artikuluak).

Betearazpenpekoak ebazpena aurkaratzeko duen bidea: lan arloko epaitegi honetan betearazpenaren kontrako idazkia aurkeztea, aurkaratzeko arrazoi guztiak azalduko dituena (prozesuko akatsak nahiz funtsezko arrazoiak), hamar egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (PZLaren 556. artikulua eta hurrengoak). Idazki hori jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (PZLaren 556.2 artikulua).

Betearazleak ebazpena aurkaratzeko duen bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 551.4 artikulua). Hala ere, betearazleak betearazpena partez ukatutzat jotzen badu, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal du Bulegoan, epaileari zuzendua (PZLaren 552.2 artikulua), ebazpena jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean; ebazpenari zein arau-hauste egozten dion azaldu behar du (LPLaren 184.2 eta 185.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Sesma Martinez S.L.U enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Gasteizen, 2011ko urriaren 19an.-Idazkari judiziala, Cristina Arana Tamayo.

Iragarkiaren kodea: J1117483