231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

1065/2011 prozedura

María Asunción Hernández Jiménez andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1065/2011 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Milagros Tomas Sangalo eta Rita Ramos Tomas andreek eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hastearen gainekoa:

"Erregistroko 189. finka, 9. orria, 137. liburukia, 4. liburua, Monteagudon; 85 metroko azalera dauka". Auzia adierazitako prokuradoreak sustatu du, eta harekin eginen dira hurrengo eginbideak.

Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, zitazioa egiten zaie gorago deskribatutako finkaren gainean eskubide errealen bat dutenei; Dolores, Carmen, José María eta Elvira Sanz Magallón jaun-andreei eta beren legezko jaraunsleei, eta Luis María, Margarita eta Elvira Sanz Perchin jaun-andreei, egitezko edukitzaileei, katastroko eta erregistroko titularrei, eskubide errealen titularrei, mugakideei, egitezko edukitzaileari, baita ondasunen jatorrizko jabeei, haien kausadunei eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei ere, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Tuteran, 2011ko irailaren 21ean.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1117334