231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 983/2011 judizio arrunta

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Marek Wlodzimierz Kedzierskik eskaturik, eskubideak eta diru kopuru bat erreklamatzeko, Transportes Hnos. Barbarin S.L.ren, José María Percaz Arrayagoren (konkurtso-administrazioa) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 983/2011 demandan, erabaki da Transportes Hermanos Barbarin, S. L. alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko abenduaren 19ko 10:15ean 1. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du aitortza judiziala egitera, eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Transportes Hermanos Barbarin, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 28an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1117665