231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 874/2010 demanda

Ana Isabel Muñoz Gonzálezek eta Vanesa Navarro Sánchezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, epaitegi honetan Consultora Aragonesa de Comunicaciones, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 874/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Ana Isabel Muñoz Gonzálezek eta Vanesa Navarro Sánchezek Consultora Aragonesa de Comunicaciones, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut Ana Isabel Muñoz Gonzálezi 16.137,65 euro ordaintzera, gehi 3.779,73 euroren %10 urtean berandutza interes gisa, eta Vanesa Navarro Sánchezi 15.396,16 euro, gehi 3.038,24 euroren %10 urtean berandutza interes gisa. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0874 10 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0874 10 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Consultora Aragonesa de Comunicaciones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1117480