231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2723/2011 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Cristina Arcaya Sánchez andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionaleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eta irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cristina Arcaya Sánchez andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionaleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzuari eta Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 28an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1117842