231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1258-2011-D jabari-espedientea

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegia.

Mónica Pérez Orozcok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 1258/2011-D prozedura bideratzen ari da, Alfredo Ballester Ciria jaunak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Hiri finka: Iruñeko San Pedroko Monasterio Zaharra kaleko 4an, 1. D solairuan, dagoen etxebizitza. Azalera: 98,38 m². Jabea: Alfredo Ballester Ciria jauna.

Finka hori Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 979-N liburukiko 218. orrian, 1. Ataleko 508. liburuan, 1.499 zenbakidun finka gisa, A letrako idatzoharrarekin. Inskripzio horrek hogeita hamar urte baino gutxiago ditu eta Joaquín Ibañez Olea jaunaren alde eginda dago, Pilar Sahagún Gonzáles andrearekin eratutako ezkontza-sozietatearentzat, erregistroko ziurtagirian ageri den moduan.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, dei egiten zaie eskualdatzaile eta erregistroko titular diren Joaquín Ibañez Olea jaunari eta Pilar Sahagún Gonzáles andreari, edo beren kausadunei, bai eta interesa izan dezaketenei eta egin nahi den inskipzioaren ondorioz kaltea izan dezaketenei ere, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2011ko urriaren 21ean.-Idazkaria, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1117477