231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 572/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 26an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostutako zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 572/2011 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Segundo Ramón García Herediaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Yohanna Karina Ochoa Álvarezen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Partez baiesten dut Ana Imirizaldu prokuradore andreak, Johanna Karina Ochoa andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen Segundo Ramón García jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, behin betiko neurri hauek hartzen ditut Aisha eta Neia adingabeei dagokienez:

1.-Bi gurasoek partekatuko dute beren alaben guraso-ahala.

2.-Bi alaben zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot.

3.-Aitak astean bi arratsaldez bisitatzen ahalko ditu bere alabak, ama bertan egonda. Bisita horietako bat larunbatetan izanen da, 17:00etatik 19:00etara, eta bestea asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.

4.-Segundo Ramón jaunak Johanna Karina andreari hilean 300 euro ordainduko dizkio bi alaben mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunen barnean ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezkatzen duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

5.-Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte alaben aparteko gastuak. Aparteko gastutzat joko dira Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek ordaintzen ez dituzten mediku gastuak, unibertsitateko matrikulak, testuliburuak, eta eskolaz kanpoko jarduerekin edo udalekuekin zerikusia duten gastuak. Nolanahi ere, gastua ekarriko duten ekintzen edo jardueren berri eman behar diote elkarri aldez aurretik, edo bestela epaileak baimendu beharko ditu, baina hobe da gurasoek elkarri jakinaraztea, berek aukeratzen duten sistemaren bidez. Besterik aukeratu ezean, posta elektronikoz edo burofaxez eginen dute.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik hasita bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri emanez eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Segundo Ramón García Heredia jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Idazkaria, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1117540