231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 104/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 26an. Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Nekane Astíz Otazu prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 104/2011 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Vicente Vladimir Jarrin Cadena jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Lina Piedad Alvarado Vasquez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Nekane Astiz Otazu prokuradore andreak, Lina Piedad Alvarado Vasquezen izenean eta hura ordezkatuz, Vicente Vladimir Jarrin Cadenaren aurka (auzi-ihesean dago) jarritako demanda, eta Josue Vladimir Jarrin Alvarado izeneko adingabeari buruzko behin betiko neurri hauek hartzen dira:

1.-Amari ematen zaio Josue Vladimir Jarrin Alvarado izeneko seme adingabearen zaintza eta jagoletza, eta bi gurasoek partekatuko dute guraso-ahala.

2.-Seme adingabearentzat hilean 100 euroko mantenu pentsioa ordaindu beharko du ordainketa aurreratuetan, hilaren lehen bost egunen barnean, amak adierazten duen kontu korrontean. Zenbatekoa urtero eguneratuko da, INEk edo hura ordezten duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

3.-Vicente Vladimir Jarrin jaunak seme adingabearen aparteko gastuen %50a ordaindu beharko du.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurkaratzeko bideak: apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Eta Vicente Vladimir Jarrin Cadena jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1117470