231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1392/2011 utzarazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpen batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Partez baiesten dut Joaquín Taberna Carvajal prokuradore jaunak José Enrique Estremad Rodríguez jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut suntsiarazita dagoela Iruñeko Santa Engrazia kaleko 13ko 3. solairuaren ezkerraldeko etxebizitzaren alokairu kontratua, demandatzailea eta auzi-ihesean den Nazia Ashtiaq andrea lotzen zituena. Deklaratzen dut demandatuak finka hori utzi behar duela, eta ohartarazten diot hala egiten ez badu bota eginen dutela, beraren kargura.

Nazia Ashtiaq andrea kondenatzen dut demandatzaileari mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro (1950,00 euro) ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, gehi hirurehun eta berrogeita hamar euro (350 euro) hilean edukitza itzuli arte, eta prozesuko kostu guztiak ordaintzera.

Eta Nazia Ashtiaqi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 25ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1117563