231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2011 EBAZPENA, urriaren 17koa, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendariak emana, zenbait kontratu egiteko eskumena eskuordetzen duena.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluak Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako zuzendariei edozein kontratu administratibo egiteko eskumena ematen die, betiere zenbatekoak foru araudian ezarritako kopurua ez gainditzeagatik haien tramitazioan faktura baizik eskatzen ez bada.

Foru dekretu beraren 16.3 artikuluak xedatzen du eskumen horiek maila bereko edo beheragoko organoei eskuordetzen ahalko zaizkiela.

Urriaren 28ko 451/1991 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Tuterako Osasun Barrutiko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku uztea ebazpen honetan aipatzen diren kontratu administratiboak egiteko eskumena, Tuterako Osasun Barrutirako onetsitako aurrekontuen 2. kapituluaren barrenean (ondasunetako eta zerbitzuetako gastuak).

Ebazpen hau igortzea Tuterako Osasun Barrutiko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariari eta Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

Tuteran, 2011ko urriaren 17an.-Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F1117823