231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 607/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut M.ª Ujue Urtasun Garatek jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean dagoen Costuras Cocris, S.L. kondenatzen dut demandatzaileari 580 euro (bostehun eta laurogei euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta, horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Costuras Cocris, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 25ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1117479